46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

23/2009 FORU AGINDUA, martxoaren 6koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, "Literatur sorkuntzaren 2009ko saria", poesia arlokoa, arautzen duten oinarriak onetsi, saria emateko gasturako baimena eman eta oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen duena.

Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalak "Literatur sorkuntzaren 2009ko saria" arautzen duten oinarriak onetsi, sari hori emateko 3.000 euroko gastua baimendu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eskatu zuen.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. "Literatur sorkuntzaren 2009ko saria", poesia arlokoa, emateko deialdiaren oinarriak onestea.

2. Saria emateko 3.000 euroko gastua baimentzea.

Gastu hori Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2009ko gastuen aurrekontuko "Literatur sorkuntzaren saria" izeneko A20000 A2010 4809 334102 kontu-sailaren kargura eginen da.

3. Oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Foru agindu hau igortzea Kultura zuzendari nagusiari, Ogasun Departamentuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko martxoaren 6an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Nafarroako Gobernuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak, literatur sormena sustatzeko asmoz, 3.000 euroko sari baterako deia egin du, jarraian adierazten diren oinarriei jarraikiz.

OINARRIAK

1.-Sariaren xedea.

Laguntza honen helburua argitaratu gabeko literatur lanak sortzen eta argitara ematen laguntzea da, poesia arlokoak hain zuzen ere.

2.-Aurrekontua eta zenbatekoa.

2.1. Saria Kultura Zuzendaritza Nagusiaren 2009ko gastuen aurrekontuko "Literatur sorkuntzaren saria" izeneko A20000 A2010 4809 334102 kontu-sailaren kargura finantzatuko da.

2.2. Saria 3.000 eurokoa izanen da.

3.-Onuradunek bete beharreko baldintzak.

3.1. Lehiatzaileek Nafarroan sortuak izan beharko dute, edo bertan erroldatuta egon, 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen.

3.2. Aurkezten diren lanak jatorrizkoak eta argitaragabeak izanen dira.

4.-Eskaerak aurkeztea.

4.1. Sarirako eskaerak oinarrien I. eranskinean ageri den ereduaren araberakoak izanen dira eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetatik edozeinetan.

4.2. Eskaera Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalera igorri beharko da, eta bertan adieraziko da "Literatur sorkuntzaren 2009ko saria" izeneko deialdirako dela. Parte-hartzaile bakoitzari gehienez ere bi lan onartuko zaizkio.

4.3. Eskabideak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2009ko urriaren 31n bukatuko da, 14:00etan.

5.-Aurkeztu beharreko agiriak.

5.1. Eskabideekin batera agiri hauek joanen dira:

a) 3. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

b) Eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak eguneratuak dituela frogatzen duten ziurtagiriak (organo eskudunek luzatuak).

c) Sarira aurkezten den obraren bost ale, lerro artean tarte bikoitza utzita mekanografiatuak.

5.2. Eskabidea oso-osorik beteta ez badago, eskatzaileari akatsa zuzentzeko eskatuko zaio. Horretarako, gehienez ere 10 egun balioduneko epea emanen zaio, horren berri jakinarazi eta biharaumunetik hasita.

6.-Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalak tramitatuko ditu.

6.2. Eskaerak aztertzeko batzorde bat eratuko da, honako hauek osatua: batzordeburua Kulturako zuzendari nagusia izanen da eta batzordekideak Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Ataleko burua, Deialdi eta Laguntza Ataleko burua eta Nafarroako Kultura Kontseiluko bi kide, batzordeburuak izendatuak.

Batzorde horrek eskaerak ebaluatuko ditu, eta haren irizpena lotzailea izanen da.

Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusirik, deialdiaren gainean ebazteko proposamena aurkeztuko du 2009ko azaroaren 1a baino lehen.

6.3. Saria zatikaezina izanen da eta batzordeak eman gabe uzten ahalko du.

7.-Ebazpena.

7.1. Saria Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariaren foru agindu bitartez esleituko da, eta hark deialdia eman gabe uzten ahalko du, eskaerarik aurkezten ez bada edo eskatzaileek baldintzak betetzen ez badituzte.

7.2. Deialdiaren gaineko ebazpena Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko iragarki oholean argitaratuko da (Navarrería kalea, 39, Iruña) eta lehiatzaileei jakinaraziko zaie.

7.3. Sariaren esleipena jakinarazi eta gero, eskatzaileak idatziz adierazi beharko du esleipenarekin ados dagoela eta Kultura Zuzendaritza Nagusiari baimen esklusiboa emanen dio obra urtebetean argitara dezan.

Adostasun hori, deialdi honen inguruko beste edozein agiri bezala, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztu beahrko da (Navarrería, 39, 31001 Iruña) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan adierazitako tokietako batean.

8.-Ordainketa.

8.1. Onuradunak saria arautzen duen deialdia ebazten denean jasoko du zenbatekoa, betiere 7.3 oinarrian ezarritakoa betetzen badu.

8.2. Sariari PFEZaren araudian ezarritako atxikipen portzentajea aplikatuko zaio.

9.-Argitalpena.

9.1. Kultura Zuzendaritza Nagusiak saritutako obra argitaratzeko konpromisoa hartzen du, kontzesioa jendaurrera atera eta gehienez ere urtebeteko epean.

9.2. Saritu gabeko obren aleak egileek edo horiek izendatutako ordezkariek eramaten ahalko dituzte, deialdiari buruzko ebazpena eman eta bi hilabeteko epean. Aleetako bat nahitaez utzi beharko da, administrazio espedientearen parte izanen baita.

10.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

1. ERANSKINA

Eskabide eredua

(bi ale aurkeztu)

Izena: ............................................, IFZ/NANa: ......................................................, bizilekua: ..................., kalea: ..................................., P.K.: ...................., telefonoa: ...................., bere izenean edo honaku hau ordezkatuz (ezabatu behar ez dena): izena: ..................................
Z/NANa: ......................................................, bizilekua: ...................,
kalea: ..................................., P.K.: ...................., telefonoa: ..................... Literatur sorkuntzaren 2009ko sarian parte hartzeko eskaera aurkezten du, ......k ........ko ........aren ......an emandako ..../2009 Foru Aginduaren bidez onetsitako oinarriei jarraikiz. (2009ko ..... Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ...............aren ......koa).

Destinoa: Sustapen, Edizio eta Teknologia Berrien Atala

Eta oinarri arautzaileetan ezarritakoarekin bat:

1. Haietan agindu bezala, agiri hauek aurkeztu ditu:

a) 3. oinarrian eskatutakoaren frogagiriak.

b) Lanaren bost ale.

2. Aditzera ematen du ez dagoela sarturik Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 14. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan.

3. Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriko 3. idatz-zatian aurreikusitakoaren ondorioetarako, eskabidea aurkezteak berarekin dakar interesdunak organo kudeatzaileari baimena ematea Zerga Administrazioaren Estatuko Agentziak, Nafarroako Zerga Ogasunak eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak luzatu beharreko ziurtagiriak eskatzeko.

4. Eskabide honekin batera emandako datuen tratamendua Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta aplika litezkeen gainerako arauetan xedatutakoari lotuko zaio. Datuak sartu, zuzendu eta ezabatzeko prozedurak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuan eginen dira, aipatutako legeriari jarraikiz betiere.

...........(e)n, 2009ko .............aren ......(e)an.

(Sinadura)

NAFARROAKO GOBERNUA. VIANAKO PRINTZEA ERAKUNDEA-KULTURA ETA TURISMO DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F0911482