46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

20/2009 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendariak emana, martxoaren 4ko 13/2009 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzen duena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 164 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Beatriz Lozano Elizari andrea behin betiko zerrendan agertzen da, txanda irekiko ataletik baztertua D arrazoiagatik (nortasun agiri nazionalaren zenbakia ez adieraztea). Espedientea aztertzean egin zen akatsa; izan ere, agiriaren fotokopia aurkeztu zen eskabidearekin batean, eskaerak aurkezteko epearen barrenean.

Akatsa atzemanda, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, bidezkoa da zuzentzea.

Horrenbestez, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 103/2008 Ebazpenaren bidez (2008ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 14koa) esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Martxoaren 4ko 13/2009 Ebazpenaren eranskinean egindako akats materiala zuzentzea txanda irekiko atalean, ondotik adierazten den moduan:

Honela dioen tokian:

LOZANO ELIZARI, BEATRIZ ....BAZT.: D

Honela behar du:

LOZANO ELIZARI, BEATRIZ ....ONARTUA

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, hala ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan.

Iruñean, 2009ko apirilaren 1ean.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F0913095