46. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 17a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2009 FORU DEKRETUA, martxoaren 9koa, Blas Ignacio Los Arcos León jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du zerbitzuko zuzendariak Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela, foru dekretuen bidez, kasuan kasuko departamentuko kontseilariak proposaturik.

Horiek horrela, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, eta Nafarroako Gobernuak 2009ko martxoaren 9an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Blas Ignacio Los Arcos León jauna, Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Ekonomia Zerbitzuko zuzendaria, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta egindako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko martxoaren 9an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0911716