43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VALTIERRA

Datu pertsonalen fitxategi automatizatuen arauketa

La Esperanza Gizarte Etxea kudeatzeko Valtierrako Udalaren erakunde autonomoan badira zenbait fitxategi, datu pertsonalak dituztenak, eta datutegi horiek arautu eta erregistratu behar dira, 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoarekin eta hura garatzen duten arauekin bat.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskurantzekin bat.

Ebatzi dut.

1. Erakunde autonomoak ondoko fitxategi hauek ditu datu pertsonalak bildu eta prozesatzeko, dekretu honen bidez indarra hartzen baitute:

Fitxategien izena:

Administrazio orokorraren fitxategia.

Gizarte etxeko bazkideen fitxategia.

Eranskina: fitxategien deskribapena.

ADMINISTRAZIO OROKORRAREN FITXATEGIA

Deskripzioa

Administrazio orokorraren fitxategi mistoa

Inskripzio kodea

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta

erabilerak

Erakunde autonomoaren kontabilitatearen kudeaketa ahalbidetzea

Ukituak

Erakunde autonomoarekin harremana duten guztiak, hornitzaileak, laguntzaileak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunek edo haien ordezkariek dokumentazioa haren eskutan utzita

Bilketan erabilitako euskarria

Papera, faxa, posta elektronikoko igorpenak

Datuen

komunikazioa

Nafarroako Gobernua, Ogasun Departamentua, PFEZari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legea, BEZari buruzko 19/92 Legea

Nazioarteko

transmisioak

Ez da halakorik eginen

Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak

Foruen plaza, 5, beheko solairua, Valtierra.

Fitxategian bildutako datuen ezaugarriak:

Bereizgarriak:

Izen-deiturak.

NAN/IFZ.

Helbidea.

Telefonoa eta faxa.

Ikasketakoak eta lanbidekoak:

Prestakuntza/tituluak.

Ekonomiko finantzarioa:

Bankuko datuak.

GIZARTE ETXEKO BAZKIDEEN FITXATEGIA

Deskripzioa

Gizarte Etxeko bazkideak kudeatzeko fitxategi mistoa

Inskripzio kodea

Maila

oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Bazkideak onartzea, kuotak kudeatu eta kobratzea, gizarte etxeko karguak izendatzea, jendearen sarrera kontrolatzea eta gizarte etxeak antolatutako jarduerak egitea.

Ukituak

Izena ematen duten bazkideak

Datuak nola biltzen diren

Inprimakiak betez

Bilketan erabiltzen den euskarria

Eskabidearen inprimakia

Datuen komunikazioa

Ez da halakorik eginen

Nazioarteko transmisioak

Ez da halakorik eginen

Non erabili fitxategietan sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta haien aurka jotzeko eskubideak

Foruen plaza, 5, beheko solairua, Valtierra.

Fitxategian bildutako datuen ezaugarriak:

Bereizgarriak:

Izen-deiturak.

NAN/IFZ.

Helbidea.

Telefonoa eta faxa.

Ekonomiko finantzarioa:

Bankuko datuak.

1. Erakunde publikoaren fitxategietako datu pertsonalak, lehenbiziko atalean aipatu direnak, berariaz ezarri zaizkien xedeetarako baizik ez dituzte erabiliko baimena duten langileek.

2. Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da, aukeran:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Valtierran, 2009ko martxoaren 5ean.-Zuzendaritza Kontseiluko burua, Alfonso Mateo Miranda.

Iragarkiaren kodea: L0911466