43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUÉNIGO

Aldaketa Garbayo Ayensa Promociones, S.L.rekiko hirigintza hitzarmenean. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2009ko otsailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze honako erabaki hau hartu zuen:

Aldaketa behin betikoz onestea hitzarmenean

Ikusirik Garbayo Ayensa Promociones, S.L.k sinaturiko eskabidea, eskatzen duena Udal honekin sinaturiko hirigintza hitzarmenean aldaketa egiteko eta, hartara, 7. baldintza bortz urtera luzatzeko.

Kontuan harturik 2008ko abuztuaren 7an harturiko erabakiaren bidez hasiera batean onetsi zela eskatu den aldaketa eta, azaroaren 8ko osoko bilkuran agindurik, aldaketa horren berri eman zitzaiela ukituriko bizilagunei, eta hala ere inork ez duela alegaziorik aurkeztu.

Udalbatzak ondokoa erabaki du, aho batez:

1.-Aldaketa behin betikoz onestea Garbayo Ayensa Promociones, S.L.rekin sinaturiko hirigintza hitzarmenean

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3.-Tramitazio tasak direla eta, sustatzaileei 691,93 euro ordaintzeko eskatzea.

Cintruenigon, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0910723