43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AKATS ZUZENKETA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak otsailaren 3an emandako 296/2009 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan Erizaintzako laguntzaile izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Aipatu ebazpenean akats bat aurkitu denez (2009ko 19. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 13koa), ondotik ematen da behar den zuzenketa, hots, txanda irekian onartu eta baztertutako izangaien zerrenda aldatzea. Horrenbestez:

-Soto Prieto Concepción Inmaculada andrea baztertuen zerrendatik onartuen zerrendara eraman da eta haren izena zuzendu da, izen zuzena Souto Prieto Concepción Inmaculada baita.

-Redondo Nicolás Mónica andrea baztertutako izangaien zerrendatik onartutakoen zerrendara eraman da.

-Duro Fernández Mercedes andrea baztertutako izangaien zerrendatik onartutakoen zerrendara eraman da.

-Satiz Martín M.ª Teresa andrearen izena zuzendu da, izen zuzena hauxe baita: Sanz Martín M.ª Teresa.

Iruñean, 2009ko otsailaren 19an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, José María Ayerra Lazcano.

Iragarkiaren kodea: F0910640