43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MORENTIN

Aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Morentingo Udalak, 2009ko otsailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2009ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Morentinen, 2009ko otsailaren 25ean.-Alkatea, Jesús Martínez Barandalla.

Iragarkiaren kodea: L0910888