43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GENEVILLA

Aurrekontuko 1/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2008ko 144. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 26an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia kontusail honetarako: 1 432 60101 Autobuseko markesina paratzea. 16.111,16 euro egiten du eta diru-sarreretako kontusail hauen kontura finantzatuko da: 1 75502 Garraio Zuzendaritza Nagusiaren diru-laguntza, 12.113,82 euro egiten duena, eta 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 3.997,34 euro egiten duena.

Genevillan, 2009ko otsailaren 19an.-Alkatea, Esteban Echagoyen Arriaga.

Iragarkiaren kodea: L0910731