43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CABREDO

Aurrekontuko 1/2008 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 3an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu berezia kontu-sail honetarako: 1 453 60101 Hirugarren adinekoendako zentroa egokitzea. 15.607,66 euro egiten du eta diru-sarreretako kontu-sail hauen kontura finantzatuko da: 1 75502 Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuaren diru-laguntza, 8.511,13 euro egiten duena, eta 1 870 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako, 7.096,53 euro egiten duena.

Cabredon, 2009ko otsailaren 20an.-Alkatea, Angel Jesús Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L0910798