43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

ARTAXOA

Jarduera sailkaturako lizentzia

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 55. artikuluan xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.

Eskatzailea: El Dorre, S.L. Jarduera: zabortegi proiektua, hondakin geldoetarako. Tokia: 3. poligonoa, 452 eta 453. lurzatiak, Ferrangortea alderdia.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Artaxoan, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0910793