43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BARAÑAIN

Kultur dinamizatzaile izateko lanpostu bat oposizio bidez eta funtzionario moduan betetzeko deialdiaren 2.c) oinarria aldatuta

Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko azaroaren 10ean hartutako erabakiaren bitartez, kultur dinamizatzaile izateko lanpostu bat, oposizio bidez eta funtzionario moduan, betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Hasiera batez onetsitako deialdiaren 2.c) oinarrian ezarri zen B mailako lanpostu horren hautaprobetan parte hartzeko erdi edo goi mailako unibertsitateko titulua behar zela, baina Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 12. artikuluak ezartzen du B mailako lanpostuetarako Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo Hirugarren mailako Lanbide Heziketaren titulua izan beharko dela.

Horiek horrela, Tokiko Gobernu Batzarrak 2009ko otsailaren 23an hala erabakita, 2.c) oinarria aldatu da. Honela geldituko da:

2.c) oinarria: "Unibertsitateko diplomatuaren, ingeniari teknikoaren, arkitekto teknikoaren edo hirugarren mailako Lanbide Heziketaren titulua edukitzea"

Kontuan hartuz hautapen prozesua tramitatzen ari dela, izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratu baita 2009ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 20an, bada Tokiko Gobernu Batzarrak prozesu hori ez gelditzearren, 2009ko otsailaren 23an hartutako erabakiaren bitartez, erabaki du hogeita hamar egun naturaleko epe berria irekitzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, 2.c) oinarriko idazketa berriaren arabera eskatutako titulazioa duten interesdunek eskabideak aurkez ditzaten, deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioarekin batera. Zehaztu behar da, egintza administratiboen kontserbazioari atxikiz, ez dutela tramite hori bete beharko otsailaren 20ko 22. Aldizkarian argitaratutako behin-behineko zerrendako izangai onartuek.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Barañainen, 2009ko otsailaren 24an.-Alkatea, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0910675