II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
MARAÑÓN
Udaleko kideen ordainsariak
Marañongo Udaleko Batzar Orokorrak, 2009ko urtarrilaren 7an egin bilkuran, elkartutako guztiak ados zirela, erabaki hau hartu zuen:
Lehendabizikoa.-Udalbatzako kideentzako ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Erabaki horrek 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko du indarra.
Bigarrena.-Ordainsari hauek onestea alkatearentzat, osoko bilkuretara joateagatik:
Alkate udalburua: osoko bilkuretara joateagatik: 1.025 euro, eta gehienez ere 4.100 euro.
Hirugarrena.-Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezarten diren baldintza eta zenbatekoen arabera; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira.
Laugarrena.-Aurreko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, abenduaren 3ko 19/2004 Foru Legearen 3.2 artikuluan agindutakoari jarraikiz. Lege horren bidez ezartzen dira Toki Ogasunei Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagozkien zenbatekoa eta banaketarako formula, 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.
Bosgarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratuko da.
Marañonen, 2009ko otsailaren 18an.-Alkatea, Jesús Manuel Bretón Valencia.
Iragarkiaren kodea: L0910816