43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDAURRETA

2009ko karga-tasen onespena

Udal honek, 2008ko abenduaren 19an egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legeak xedatzen duenari jarraituz, Udalak osoko bilkuran erabaki du:

1. 2009ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak onestea:

-%0,39ko karga-tasa ezartzea hirilurreko ondasunentzat.

-%0,67ko karga-tasa ezartzea landalurreko ondasunentzat.

-%1,10eko karga-tasa aplikatuko da jarduera ekonomikoen gaineko zergarako ezarritako kuotaren gainean.

-%2,50eko karga-tasa aplikatuko da lizentzia behar duten instalazio, eraikuntza eta obren gaineko zergaren gainean.

-%8koa izanen da hirilurren balio igoeraren gaineko zergarren karga-tasa.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bidaurretan, 2009ko martxoaren 9an.-Alkatea, Antonio María Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L0911479