43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Artaizko lurzati berrantolamenduko ordezkapen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Landa Garapeneko zuzendari nagusiak, otsailaren 17ko 251/2009 Ebazpenaren bidez, xedatu du Artaiz II. aldeko interesdunei dagozkien ordezkapen finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Eremu horretako planoak, jabe bakoitzari esleitutako finken zerrenda eta finkak mugatzeko mugarrien zerrenda Artaizko Kontzeju Etxean daude ikusgai, interesdunen eskura.

Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluak adierazten duenari jarraituz, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, interesdunek zilegi dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, betiere peritu baten irizpena atxikirik, ordezkapen finka berrien eremuaren eta berrantolamendu-espedientean ageri denaren arteko aldeei buruzkoa. Errekurtsoa baiesten bada, erabakia zuzenduko da, erreklamatzaileari sobratzen diren lurren kontura ordainduko zaio edo, hori posible ez bada, diruzko kalte-ordaina emanen zaio, kasuan-kasuan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 20an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0910661