43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

373/2009 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Alesbesko udal mugapean zerramak hazteko ustiategi baterako Ingurumen baimen integratua aldatzen duena, eskatutako aldaketaren ondoren instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Jardueraren titularra Agropecuaria Alesves, S.A. da.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak otsailaren 27an emandako 418/2008 Ebazpenaren bidez, Ingurumen baimen integratua eman zen Alesbesko udal mugapean zerramak hazteko ustiategi baterako, Agropecuaria Alesves, S.L.k sustatua.

2008ko irailaren 25ean titularrak Ingurumen baimen integratuan gerorako neurri gisa eskatutako dokumentazioa aurkeztu zuen, simaurra biltegiratzeko putzu bat egiteko proiektu teknikoa barne.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 25. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, erabaki zuen aldaketa hori ez zela funtsezkoa eta, beraz, ez zela beharrezkoa beste Ingurumen baimen integratu bat ematea.

Hala ere, aldaketa nabarmena zen, mugakide den lurzati batean eraikin berria egiten zelako, eta hori Ingurumen baimen integratuan agertu behar zen. Horregatik, beharrezkoa zen baimena aldatzea.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 105. eta 106. artikuluek ezartzen dutenez, administrazio publikoek beren egintzak alda ditzakete, betiere aldaketa antolamendu juridikoaren kontrakoa ez bada.

Aipatu den agindu juridikoa ikusirik eta ingurumen arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Alesbesko udal mugapean, 2. poligonoko 221. eta 219. lurzatietan, zerrikumeak hazteko ustiategi baterako Ingurumen baimen integratua aldatzea, instalazioak izanen duen eraketa berriari egokitzeko. Baimen hori Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak otsailaren 27an emandako 418/2008 Ebazpenaren bidez. Jardueraren titularra Agropecuaria Alesves, S.L. da.

2. Lurzoru urbanizaezinean jarduteko baimena ematea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

3. Aldaketaren ondorioz aldaketa batzuk egin behar dira Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak otsailaren 27an emandako 418/2008 Ebazpenaren eranskinetan (ebazpen horren bidez Ingurumen baimen integratua eman zitzaion instalazio horri). Aldaketak ebazpen honen eranskinetan ageri dira.

4. Aldaketak ez du ukitzen hasiera batean emandako Ingurumen baimen integratuaren indarraldia, eta 2016ko otsailaren 28an bukatuko da. Berritu nahi izanez gero, titularrak indarraldia bukatu baino hamar hilabete lehenago, gutxienez, berritzeko eskatu beharko du, erregelamenduz ezarriko den prozedura administratiboari segituz.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez dio administrazio bideari bukaera ematen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

7. Ebazpen hau jakinaraztea Agropoecuaria Alesves, S.L.ri, Alesbesko Udalari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2009ko otsailaren 16an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (Iruñeko Armada etorbidea, 2, behea, Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzua, 7. solairua) eta Nafarroako Gobernuko web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren sailean, "Ingurumen baimenak" kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F0910614