43. ALDIZKARIA - 2009ko apirilaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2009ko otsailaren 23an hartua, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak finkatzen dituena.

Azaroaren 28ko 249/1986 Foru Dekretuak, Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko baldintzak finkatzen dituenak, ezartzen du Nafarroako Gobernuak finkatuko dituela urtero lurzati horien prezioak industrialde bakoitzerako.

Prezioen azken eguneratzea Nafarroako Gobernuak 2008ko martxoaren 31n hartutako Erabakiaren bidez egin zen, 2008ko 47. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 14koan.

Kontuan harturik gaur egungo koiuntura ekonomikoa, egokitzat jotzen da 2009an Erabaki haren bidez onartutako prezioak mantentzea, eta halaber gainerako baldintzak mantentzea.

Horiek horrela, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Hauek dira Nafarroako Gobernuak sustaturiko industrialdeetako lurzatiak saltzeko prezioak:

POLIGONOAREN IZENA

PREZIOA/ m² (EUROTAN)

Buñuelgo industrialdea

27,80

Caparrosoko industrialdea

25,50

Castejongo industrialdea

27,75

Elortzeko industrialdea

81,75

Izizeko industrialdea

26,00

Tuterako ''M. del Cierzo'' industrialdea

16,25

Olaztiko industrialdea

53,00

Rocaforte-Zangozako industrialdea

22,00

Vianako ''La Alberguería'' industrialdea

55,00

Prezio horiei balio erantsiaren gaineko zergarako kasuan-kasuan indarra duen tasa aplikatuko zaie.

2. Prezio horiek erabaki hau argitaratu ondotik behin betikoz esleitzen diren salmenta guztietan aplikatuko dira, aurretik behin-behineko erreserba egina zutenak barne.

3. Eremu handi bereziak ezartzeko den industri lurzoru urbanizatugabea saltzeko prezioa Nafarroako Gobernuak finkatuko du kasuan-kasuan, proiektu bakoitzaren ezaugarrien arabera. Betiere enpresa adjudikazio-hartzailearen kontura izanen da beharrrezkoak diren azpiegituren kostua.

4. Enpresa adjudikazio-hartzailearen kontura izanen dira salmenta-erosketa eskritura publikoan formalizatzeko egin behar diren gastu guztiak.

5. Prezioa ordaintzeko gerorapena onartzen bada, interes tasa urte baterako Euribor tasa izanen da, hain zuzen, kasuan kasuko urtea hasi aurreko urteko azkeneko egun baliodunekoa, betiere ateratzen den interesa diruaren legezkoa adinakoa edo handiagoa bada -2009rako %5,50ekoa-. Bestela, azken tasa hori aplikatuko da.

6. Tuterako ''Montes del Cierzo'' industrialdean saltzen diren lurzatiak 58.800 m²-koak izanen dira gutxienez.

7. Erabaki honek :bon:ean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko otsailaren 23an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0910656