24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

AÑORBE

Arau Subsidiarioetako aldaketa. Behin betiko onespena

Añorbeko Udalak, 2009ko urtarrilaren 16an egindako osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Añorbeko Araubide Subsidiarioetako eta Hirigintza Planeamenduko antolamendu xehakatuko determinazioak aldatzen dituen espedientea, UC-4 exekuzio unitateari (Katastroko 1. poligonoko 244. lurzatia) dagokiona. Javier Ignacio Yoldi Zarranz jaunak sustatu du, Guillermo de la Peña Barrio arkitektoak prestatutako proiektuari jarraitzen dio eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Nafarroako Ordezkaritzak ikus-onetsi zuen 2008ko azaroaren 4an. Orobat, eranskina, arkitekto berak prestatua eta 2008ko abenduaren 4an ikus-onetsia.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Añorben, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, José Ignacio Echeverría Ciordia.

Iragarkiaren kodea: L0901454