24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SATRUSTEGI

2009ko aurrekontua. Hasierako onespena

Satrustegiko Kontzejuak, 2009ko urtarrilaren 17ko bilkuran eta legezko gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zituen Satrustegiko Kontzejuaren 2009ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta egungo gainerako legeetan ezarritako tramiteei jarraikiz.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta NafarroakoToki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276.ean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratzen denetik, interesdunek aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, Kontzejuko Batzarrak haiek ebazteko berariazko erabakia hartuko du, eta aurrekontua behin betikoz onetsiko. Erreklamaziorik ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatutako jendaurreko epea bukatutakoan.

Satrustegin, 2009ko urtarrilaren 18an.-Kontzejuko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0901610