24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

1/2009 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2009ko aurrekontu orokorrean (2008tik luzatua) aldaketa egiten duen 1/2009 espedientea, diru-sarrerekin sortutako kreditua onesteari buruzkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatu eta onestean. Hortaz, Foru Lege horretako 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216 artikuluari buruz xedatuari jarraituz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita; hala, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ahalko dituzte.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatu espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatutako legezko erabaki horiek bete daitezen.

Barañainen, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L0901620