II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
ANTSOAIN
Lizitazioa obra hau kontratatzeko: Antsoaingo Udalaren zenbait lokal herri-liburutegitako moldatzea, oztopo arkitektonikoak kenduz eta irizpide iraunkorren arabera
1. Entitate esleitzailea.
Erakundea: Antsoaingo Udala.
2. Kontratuaren xedea.
Antsoaingo Udaletxeko plazako 3 zenbakian dauden udal lokalak herri-liburutegitako moldatzea, oztopo arkitektonikoak kenduz eta irizpide iraunkorren arabera
Lanak egiteko tokia: Antsoain.
Lanak egiteko epea: 9 hilabete (2009ko urriaren 31ra arte gehienez).
3. Tramitazioa eta prozedura: presakoa, negoziatua eta prentsan iragarria.
4. Lizitazioaren aurrekontua: Lizitazioaren hasierako aurrekontua: 812.000 euro, BEZa barne. 112.000 euro egiten ditu BEZak.
5. Kontratistek bete beharreko baldintza berariazkoak: baldintza administratiboen agiriak zehazturikoak.
Enpresa-sailkapena ez da beharrezkoa.
6. Behin betiko bermea: %5.
7. Agiriak: baldintza administratibo partikularren agiria eta agindu teknikoen agiria lizitatzaileen eskura daude Rubio kopia-dendan, Iruñeko Bergamin kaleko 10ean, baita Kontratazioaren Atarian eta honako web orrian: www.ansoain.es.
8. Lizitazioan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea: gehienez ere 10 egun naturaleko epean, iragarkia Kontratazioaren Atarian argitaratu eta biharamunetik.
9. Eskaintzak noiz eta non aurkeztu: gonbidapena jaso eta 10 egun naturaleko epean gehienez ere.
10. Aurkezteko tokia: eskaintzak Antsoaingo Udaletxean aurkeztuko dira (Udaletxeko plaza, 1-behea).
11. Lizitatzailea hautatzeko eta obra esleitzeko irizpideak: baldintza agirian adierazitakoak.
12. Eskaintzak noiz ireki: eskaintza ekonomikoak irekitzeko eguna Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da.
13. Zein atari informatikotan edo web gunetan agertuko diren deialdiari buruzko argibideak edo eskuratzen ahal diren baldintza agiriak:
http://www.navarra.es/home/Catalogo+de+servicios/Portal+contra taciones/.
Antsoainen, 2009ko otsailaren 20an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.
Iragarkiaren kodea: L0902393