24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.1. Baimen eta lizentziak

BURGI

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Eskatzailea: Quesos Larra, S.L. (IFZ: B-31643380). Jarduera: gaztandegia. Tokia: Erronkaribarko enpresa parkea (7.2. lurzatia), Burgiko udal mugapean.

Burgin, 2009ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, Iñaki Ayerra Arrarás.

Iragarkiaren kodea: L0901500