24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

IRUÑA

Aldaketa, legelari izateko bi lanpostu gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko deialdian

Iruñeko Udaleko Lehendakaritzako Alorreko zuzendariak honako ebazpen hau eman zuen, 2009ko urtarrilaren 26an:

"Nafarroako Administrazio Auzitegiak 2007ko uztailaren 5ean emandako 2025 zenbakiko ebazpenaren bidez, hein batean onesten da 06/3350 gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Langileen Batzordeak aurkeztua, Ekonomia, Lehendakaritza eta Hiritarren Partaidetzako zinegotzi delegatuak 2006ko maiatzaren 17an emandako ebazpenaren aurka; azken ebazpen honek ezetsi egin zuen berraztertze-errekurtso bat, zinegotzi horrek berak, legelari izateko bi lanpostu gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onesteko, 2006ko otsailaren 22an eman ebazpenaren aurka aurkeztutakoa.

Hori ikusita, erabaki dut aldatzea Iruñeko Udaleko legelari izateko bi lanpostu gora egiteko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko 1.1 araua, idazketa hau izanen baitu:

1.1. Deialdi honen xedea da Iruñeko Udaleko legelari izateko lanpostu bat, gora egiteko lehiaketaren bidez betetzea, plantillako 100301-19 zenbakikoa, Proiektu Estrategiko eta Obretako Alorrekoa. Deialdi hau honako hauen menean egonen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia), hura garatu eta bete beharrez lanpostuak betetzearen gainean emandako Erregelamendua, Tokiko Gobernuko Batzarrak 2005eko azaroaren 22an hartu erabakia, merezimenduen baremoak ezartzen dituena, eta aplikatzekoak diren gainerako arauetan eta deialdiaren oinarrietan xedatua.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 26an.-Lehendakaritzako Alorreko zuzendaria, Julio Sucunza Azcona.

Iragarkiaren kodea: L0901629