24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

VILLATUERTA

Alkatetzaren eskuordetzea

Villatuertako Udaleko alkate udalburuak, 2009ko urtarrilaren 29an, dekretua eman du Maite Esparza Aldave lehen alkateordeari eskumena ematea Udalak luzatzen dituen egiaztagirien ikus-onetsia sinatzeko eta bere sinaduraz aukera izan dezan Udalaren kudeaketa ekonomikoari dagozkion gastu eta diru-sarrerak formalizatzeko agiriak baimentzeko, onetsitako aurrekontuarekin bat betiere.

Eskuordetze honek 2009ko otsailaren 2an hartuko du indarra eta indarrean egonen da ezeztatu arte.

Villatuertan, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkate udalburua, Patxi Martínez de Goñi Urritzelki.

Iragarkiaren kodea: L0901496