24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

UHARTE ARAKIL

Deialdia, zerbitzu anitzetako udal enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 31. artikuluan xedatua aplikatuz, zerbitzu anitzetako udal enplegatu izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak Miguel María Astiz Marín izendatzeko proposamena egin du, hura baita puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Proposatutako izangaiak 30 egun naturaleko epea izanen du, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, deialdiaren 12. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkezteko (deialdia 2008ko 120. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n).

Uharte Arakilen, 2009ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Joaquín María Huarte Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L0901748