24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LARRAGA

Kargu-uzteak eta izendapenak Udalean

Larragako Udaleko alkate udalburuak, azaroaren 2568/1986 Errege Dekretuaren 41-3 artikuluak ematen dizkion eskudantziak erabiliz, 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluaren mugekin betiere, 10/09 Ebazpena eman zuen 2009ko urtarrilaren 19an, zeinaren bidez hirugarren alkateordearen eta Ingurumeneko, Herri Lanetako eta Hirigintzako zinegotzi delegatuaren kargutik kendu baitu Jesús Fernando García Elorz, zerbitzuak eskertu bidenabar.

Era berean, eta Udalbatzaren Gobernuko alorrei dagozkien hainbat afera arinago kudeatu beharrez, Ingurumeneko, Herri Lanetako eta Hirigintzako alorrei dagozkienak, hain zuzen ere, Larragako Udalaren alkate udalburuak, aipatu Errege Dekretu horren 43. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, 11/09 Ebazpena eman du 2009ko urtarrilaren 19an, Pedro Tomás Merino Fernández hirugarren alkateorde izendatzeko. Orobat haren esku utzi du oro har Ingurumeneko, Herri Lanetako eta Hirigintzako Alorra, honako ahalmen hauetarako eskuordetu baitu: Alorraren barne zuzendaritza eta bertako zerbitzuen kudeaketa; Alorraren jardun onerako egokiak diren erabakiak hartzeko proposamena egitea Alkatetzari eta Osoko Bilkurari; hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebaztea Alorrari dagozkion gaietan; eta delegazio bereziak dituzten zinegotzien jarduna gainbegiratzea oro har eskuordeturiko alorraren baitakoak diren eginkizun berezietan ari direnean.

Argitara ematen da, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz

Larragan, 2009ko urtarrilaren 19an.-Alkate udalburua, María Luisa Ibáñez García.

Iragarkiaren kodea: L0901711