24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

GOIZUETA

Alkatearen dedikazio eta lansaria

Toki Entitateetako kideen dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erreglamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin eta 19/2008 Foru Legearen 15. artikuluarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2009ko urtarrilaren 27an ospatutako Udal bilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1. Alkatearen ordainsari eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 11.589,75 izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batezbestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio, baita sartua dago Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 3 ordukoa, eta ondorioz astean 15 orduz alkatearen funtzioak egitea ezartzen da, beharrezko dedikazio gutxienekoa.

2. Akordio honek eragina izango du, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

3. Aipatutako diru kantitateak urtero egokituko dira, 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

4.Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2009ko urtarrilaren 28an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L0902031