II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
AGUILAR KODESKOA
Udalkideentzako ordainsariak, 2009 urterako
Aguilar Kodeskoko Udalak, 2008ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
UDALKIDEENTZAKO ORDAINSARIAK, 2009 URTERAKO
Kontuan hartuta udalkideentzako ordainsarien sistema, alkate andreak 2009rako aurkeztua, Aguilar Kodeskoko Udalak osoko bilkuran erabaki du:
Lehendabizikoa.-Udalbatzako kideentzako ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea. Hartara, osoko bilkuretara joateagatik zenbateko hauek jasoko dituzte: 211 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 844 euro urtean.
Bigarrena.-Alkate andreari 6.306 euro ordaintzea urtean, karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordain gisa.
Hirugarrena.-Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik sortutako gastuen ordainetan; betiere, gastu horiek behar bezala frogatu beharko dira Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat urtero ordainsarien kontuan ezarten diren baldintza eta zenbatekoen arabera.
Laugarrena.-Aurreko zenbakietako diru kopuruak urtero egokituko dira, azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legearen 3.2 artikuluan agindutakoari jarraituz. Lege horren bidez ezartzen dira Toki Ogasunei Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagozkien zenbatekoa eta banaketarako formula, 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako.
Bosgarrena.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen ediktuen oholean argitaratuko da.
Aguilar Kodeskoan, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkatea, Amparo Labeaga Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L0901626