24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZIZUR NAGUSIA

Udal Planeko aldaketa puntualen espedientea. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2009ko urtarrilaren 29ko osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Zizur Nagusiko Udal Planeko aldaketa puntualei buruzko espedientea. Aldaketek honako hauei eragiten diete:

-E-2 unitatearen araudi partikularraren aldaketa, eraikuntzako elementuak sartzeari eta lerrokadurak nahiz bolumenak zehazteari buruzkoa. Juan Carlos Artieda Barandallak sustatu du, El Kiosko jabeen elkartearen izenean aurkeztu ere.

-C-4 eta C-5 unitate morfologikoen araudi partikularraren aldaketa, eraikigarritasuna handitzeari buruzkoa eta Zizur Nagusiko Udalak sustatua.

-Eraikuntzaren Ordenantzako 1. kapituluaren (Definizioak) eta 7.aren (Tximiniak eta beheko suak) aldaketa, Zizur Nagusiko Udalak sustatua.

Argitara ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikulua betez.

Zizur Nagusian, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkatea, Pedro Huarte Iribarren.

UDAL PLANEKO ALDAKETA PUNTUALEN ESPEDIENTEA

-Araubideko aldaketa, E-2 unitate morfologikoko lurzati libre pribatuan eragiten duena.

a) Eraikuntzako elementuak sartzea.

b) Eraikuntza berrietako lerrokaduren eta bolumenen definizioa.

-C-4 eta C-5 unitate morfologikoei dagokien araudiko aldaketa.

Honako paragrafo hauek erantsi dira fitxetan:

Aurreko paragrafoetan zehaztutako eraikigarritasunaz gain, etxebizitza bakoitzaren beheko solairuan handitzea egiten ahal da, gehienez ere 20 m² eraikikoa, hain zuzen.

Handitze hori bakarrik erabiltzen ahalko da logelak, bainugela eta banatzailea paratzeko, eta lurzati eraikigarrian egon beharko du.

Eraikuntza proiektuak erakutsi beharko du handitze hori, formaren eta materialen aldetik, egokiro uztarten dela lehendik dagoen etxebizitzaren ezaugarri arkitektonikoekin.

-Eraikuntzako ordenantzetako 1. artikuluan ("Definizioak") e) atala aldatzea. Honako honek ordezkatuko du hura:

e) Eraikigarritasuna.

Eraikitako metro karratuen kopuru osoa ezartzen da edo, bestela, eraikigarritasuna definitzen da unitatearen edo lurzatiaren azalerarekiko.

Eraikigarritasuna neurtzeko, etxebizitza kolektiboaren tipologiari dagokionez, itxiera hormetatik kanpoko estalitako azalera eraikiaren %50 sartuko da.

Familia bakarreko etxebizitzaren tipologiari dagokionez, itxiera hormetatik kanpoko azalera eraikia ez da kalkuluan sartuko, baldin eta eraikinaren egikera arkitektonikoan txertatutako ataripea edo markesina bada. Zabalera ez da izanen lau metrotik gorakoa.

Kalkuluan ez da sartuko itxiera hormetatik kanpoko estali gabeko azalera eraikia.

Sotoak ere sartuko dira kalkuluan honako hauetarako ez direnean: garaje-aparkalekuak, trastelekuak, txokoak edo eraikinaren zerbitzuko instalazioak, eta zehazki, berogailua, aire egokitzailea, igogailuen makineria, kontagailuen gela, transformazio zentroak eta antzekoak.

Eraikigarritasunean ez dira sartuko karrerapeak, ataripeak edo, etxebizitza kolektiboaren tipologian, eraikin atalen arteko espazio irekiak.

-Eraikuntzari buruzko ordenantzetako 7. artikuluko aldaketa ("Tximiniak eta beheko suak"); araugintzako paragrafo hauek gehitzen dira:

Nolanahi ere, kafetegietan, taberna eta jatetxeetan eta elkarte gastronomikoetan, janariak ontzeko diren beheko suetan kea ateratzeko, zilegi da fatxadetan ezarritako arazgailu elektrostatikoen bidez ateratzea kea eta gasak, betiere baldintza hauek guztiak betetzen badira:

Eraikin finkatu bati konponbide hori aplikatu ahal izateko, eraikinak kea ateratzeko instalazioa estalkirainokoa beharko du izan nahitaez.

Instalazioak adostasun txostena beharko du izan, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Osasun Publikoaren Institutuak emana.

Iragarkiaren kodea: L0901783