24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Udal ordenantza, Eremu publikotik eskuragarri diren elementuen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2009ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikotik eskuragarri diren elementuen erabilera arautzen duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betikoz onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0901853