24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Mendikur kirolguneko tarifen eguneratzea, 2009rako. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2009ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mendikur kirolguneko tarifen eguneratzea, 2009rako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako eguneratzea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Mendikur kirolguneko tarifen 2009rako eguneratzea behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Orkoienen, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0901789