24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ORKOIEN

Udal Planeko zenbait determinazio xehakaturen aldaketa, S-2 desagregazio unitatean alde zaharrari erantsitako Z-5ean, katastroko 374 eta 1.120 lurzatietan

Orkoiengo Udalak 2009ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran erabaki zuen behin betikoz onestea Udal Planeko determinazio xehakatuetako aldaketa puntual bat S-2 desagregazio unitatean alde zaharrari erantsitako Z-5an, katastroko 374 eta 1.120 lurzatietan, Udalak berak sustatua Silvia Barbarin Gómez arkitektoak prestatu agiriaren arabera.

Argitara ematen da, onetsitako aldaketaren testuarekin batean, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritakoa betez.

Orkoienen, 2009ko otsailaren 2an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

ERANSKINA

Onetsitako aldaketa

S-2 Z-5 desagregazio unitatea berriz zehaztea da asmoa, 374. lurzatia baizik har ez dezan. Horretarako, katastroan berriz zehaztuko da lurzati hori oraingo planeamenduaren akatsa zuzentzeko, halako moldez non 1.120 lurzatia espazio libre publikoaren parte izanen baita berriz ere. Lurzatiak jatorrizko neurriak izanen ditu eta horretarako benetako lurzatiaren eta katastrokoaren azaleren artean dagoen aldea, iparraldean dagoena, lagatu eginen da. Lagatzen den zati hori behar bezala urbanizatuko da eta San Miguel kaleko oinezkoendako eremu zabal bat egiteko baliatuko da. Eremu hartan jende asko ibiltzen denez, eskualdeko garraio zerbitzuaren geralekua baitago bertan, garbi dago oso mesedegarria izanen dela oinezkoendako eremua zabaltzea eta 1.120 lurzatia espazio publiko izaten segitzea. Eraikitako azalera oso gutxi handituko denez eta eremua berehalakoan moldatu beharra dagoenez, araudia aldatu da aprobetxamendua eta okupazioa azkenean gauzatuko den azalera bezainbeste handitu eta eraikuntza legeztatatzeko.

Iragarkiaren kodea: L0901780