II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
LAPOBLACION
Ordenantza, Lapoblacion-Meanoko udalerrian jaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituena. Hasierako onespena
Lapoblacion-Meanoko Udalak, 2008ko abenduaren 23an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Lapoblación-Meanoko udalerrian jaiotzak eta erroldatzeak sustatzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez 30 eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki oholean argitara eman ondotik, herritarrek eta bidezko interesa dutenek epe horretan espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.
Lapoblacion-Meanon, 2009ko otsailaren 4an.-Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.
Iragarkiaren kodea: L0901922