24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

FALTZES

13. aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena

Faltzesko Udalak, 2009ko urtarrilaren 29an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma bildurik, hasiera batean onestea erabaki zuen Faltzesko Udal Planeko 13. aldaketa puntualaren proiektua. Hona hemen zer dioen haren xedapen zatiak:

1. Behin betikoz onestea Faltzesko Udal Planean 13. aldaketa puntuala (antolamendu xehakatuko determinazioak) egiteko proiektuaren testu bategina, Udal honek sustatua eta Miguel Ayape Bariain arkitektoak prestatua, 2009ko urtarrilaren 9ko datarekin, eta EHAEOak 2009ko urtarrilaren 13an ikus-onetsia. Delako aldaketa Eraikuntzaren 2 eta 3. ordenantza partikularren sei atali dagokie. Orobat onetsi zuen aldaketa prestatu duen arkitektoaren txostena, 35/2002 Foru Legearen 52 eta 53. artikuluak betetzen direla adierazten duena.

2. ordenantza partikularrean aldatu diren atalak hauek dira:

-2.7 atala. Etxebizitzen kopurua, gehienez ere.

-10. atala. Erabilerak.

3. ordenantza partikularrean aldatu diren atalak hauek dira:

-3.7. atala. Etxebizitzen gehieneko kopurua.

-5.2.4. atala. Garaierak.

-6.5 atala. Estalkiak.

-11. atala. Erabilerak.

2. Behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta dokumentu osoaren ale bat Nafarroako Gobernuko Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea, hamabortz eguneko epean behin betiko onespenetik aitzina".

Aditzera ematen da, 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz.

HIRIGINTZAKO ARAUDIA

2. ORDENANTZA PARTIKULARRA 2 (2. 0.P.)

2.7 atala. Etxebizitzen gehieneko kopurua.

-Ez da ezartzen etxebizitzen gehieneko kopururik, eta gehienez ere baimentzen da etxebizitza bat 80 m² eraikigarritik, Udal Planarekin bat, horiek goiko solairuetan kontatuta eta beheko solairua kontatu gabe. Ez da gutxieneko azalerarik ezartzen eraikinean banatzen diren etxebizitzetarako.

Egun diren eraikinetarako (G2 multzoa), atal honen testua honela gelditu da:

.Ez da ezartzen etxebizitzen gehieneko kopururik, eta gehienez ere baimentzen da etxebizitza bat 70 m² eraikigarritik, Udal Planarekin bat, horiek goiko solairuetan kontatuta eta beheko solairua kontatu gabe. Ez da gutxieneko azalerarik ezartzen eraikinean banatzen diren etxebizitzetarako.

.Barne garaiera librea 1,80 m baino gehiago duten aldeak kontatuko dira azalera eraikiari dagokionez eta, beraz, eraikinean baimentzen ahal den etxebizitza kopuruaren aplikazioari dagokionez.

10. atala. Erabilerak. (2. O. P.)

Erabilera xehakatuak, antolamenduko 3. planoetan adieraziak.

-A1. Bizitegietarako finkatua.

-A2. Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa

-A3. Eremu pribatuak, eraikinik gabekoak

Erabilera nagusia: bizitegiak, familia bakarreko etxebizitza edo kolektiboak.

Erabilera onartuak: ondoko laukian adierazten dira, okupazioko gehieneko portzentaje baimenduen arabera, m/2 eraikietan, eta eraikinaren okupazio osoaren arabera, m/2 eraikietan.

Erabilera horietariko batzuei eragiten die Jarduera sailkatuen ordenantzak; hura Udal Plan honi erantsirik dator.

Laukian aipatzen ez diren erabilera berariazkoetarako, erabilera antzekoenari dagozkion irizpideak aplikatuko dira.

GOIKO

SOLAIRUAK %100 (*1) 100 - (*2) -

BEHEKO

SOLAIRUA %100 100 100 100

SESTRA LERRO-

AREN AZPIKOA - - 100 100

GUZTIRA,

ERAIKINEAN %100 (*3) 100 50 (*4) 50

GOIKO

SOLAIRUAK - 100 100 -

BEHEKO

SOLAIRUA 100 100 100 -

SESTRA LERRO-

AREN AZPIKOA - - - -

GUZTIRA,

ERAIKINEAN 50 100 100 0 (*5)

Zehaztapenak.

Saltokiek eta beheko solairuetan erabiltzeko lokalek sarbide zuzena izanen dute eremu publikotik, eta debeku da etxebizitzen sarbide beretik haietara sartzea.

1. Baimendurik dago solairu hori dagokion erabilerak osoki okupatzea.

2. Debeku da solairu hori dagokion erabilerak osoki edo partez okupatzea.

3. Baimendurik dago eraikin osoa dagokion erabilerak osoki okupatzea.

4. Baimendurik dago gehienez ere eraikinaren %50 dagokion erabilerak okupatzea.

5. Baimenik gabeko erabilera.

Oharrak.

Jarduerak ez dira baimenduko beren hartan nahiz inguruan handiaren handiz eta biziaren biziz Udalaren irudikoz behar ez bezalako trafikoa sorrazten badute.

Erabileren bateragarritasuna.

Erabilera baimenduak bateragarriak dira beren artean.

Honako hauek baimendurik daude, eraikinaren osotasunean erabilera esklusiboa dutela: bizitegietarako (laukietan zehaztu ez badira ere, hirugarren sektoreko bertze erabilera batzuekin bateragarria da eta haietara zabaltzen ahal da, hala nola irakaskuntza edo ostalaritza), ekipamendu komunitarioa, saltokiak edo bulegoak.

3.7. atala. Etxebizitzen gehieneko kopurua (3. O. P.).

-Unitate bakoitzean gehienez ere baimentzen diren etxebizitzak hirigintzako araudi partikularraren fitxa bakoitzean definiturik dago.

Ez da ezartzen etxebizitzen gehieneko kopururik, eta gehienez ere baimentzen da etxebizitza bat 110 m² eraikigarritik, Udal Planarekin bat, horiek goiko solairuetan kontatuta eta beheko solairua kontatu gabe. Ez da gutxieneko azalerarik ezartzen eraikinean banatzen diren etxebizitzetarako.

Egun diren eraikinetarako (G3 multzoa), atal honen testua honela gelditu da:

.Lurzoru finkatuaren gainerakoan, egun diren eraikinak bai berritzen direnean bai zaharberritzen direnean, ez da ezartzen etxebizitzen gehieneko kopururik, eta gehienez ere baimentzen da etxebizitza bat 70 m² eraikigarritik, Udal Planarekin bat, horiek goiko solairuetan kontatuta eta beheko solairua kontatu gabe. Ez da gutxieneko azalerarik ezartzen eraikinean banatzen diren etxebizitzetarako.

.Barne garaiera librea 1,80 m baino gehiago duten aldeak kontatuko dira azalera eraikiari dagokionez eta, beraz, eraikinean baimentzen ahal den etxebizitza kopuruaren aplikazioari dagokionez.

5.2.4. atala: Garaierak (3. O. P.).

2.4. (3)-BS+2 < 9,5 m.

a) Eraikinaren gehieneko garaiera > 9,5 m bada:

Halakoetan, zaharberritzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaiera atxikitzeko baimena emanen da, eta hura gehienekoa izanen, ez baita garaiago egiten ahalko.

Berritzea eginez gero, b) atalaren arabera arautuko da.

b) Eraikinaren gehieneko garaiera < 9,5 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:

Halakoetan, eraikia zaharberritu, berritu edo berritik eraikiz gero, ezarri da:

Gehieneko solairu kopurua = BS+2.

Gutxieneko solairu kopurua = PB. Gehieneko garaiera hala izanez gero = 4,5 m (7,5 m gailurreraino).

Ez da baimenduko estalki azpiko baoa bizitegitako erabiltzea.

Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko malda = %30-50.

Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 12,5 m.

Egun diren eraikinetarako (G3 multzoa), atal honen testua honela gelditu da:

2.4. (3)-BS+2 < 9,5 m.

a) Eraikinaren gehieneko garaiera > 9,5 m bada:

Halakoetan, zaharberritzea eginez gero solairu kopurua eta haien garaiera atxikitzeko baimena emanen da, eta hura gehienekoa izanen, ez baita garaiago egiten ahalko.

Berritzea eginez gero, b) atalaren arabera arautuko da.

b) Eraikinaren gehieneko garaiera < 9,5 m bada, edo eraiki gabeko orubea bada:

Halakoetan, eraikia zaharberritu, berritu edo berritik eraikiz gero, ezarri da:

Gehieneko solairu kopurua = BS+2.

Gutxieneko solairu kopurua = PB. Gehieneko garaiera hala izanez gero = 4,5 m (7,5 m gailurreraino).

Estalki azpiko baoa bizitegitako erabiltzeko baimena emanen da, 6.5. ataleko baldintzak betez gero.

Estalkiaren gutxieneko eta gehieneko malda = %30-50.

Gehieneko garaiera 0 kotatik estalkiaren gailurreraino = 14,00 m.

6.5. atala. Estalkiak (3. O. P.).

Ez da eraikuntzarik baimenduko estalkirako finkatu den gehieneko okupazioaren gainetik, berokuntzako edo aireberritzeko tximiniak izan ezik.

Estalkiaren gainean baimendurik daude argiztatzeko eta aireztatzeko lukanak, estalkiaren oinplanoaren gainean 30 cm baino gehiago ez badira (100 cm, asto gainean paratuz gero). Barne patioak baimendurik daude, betiere estalirik badaude.

Estalkiko faldoietan baimendurik daude txapitula eiteko zuloak edo mantsardak (usotegiak), ezaugarri hauekin:

-Mantsardaren kanpo-atalen gehieneko zabalera: 3 m.

-Gehienez ere mantsarda bat baimenduko da fatxada bakoitzean, edo bi fatxada 15 m luze baino gehiago bada.

Baimenduriko gehieneko garaieraren gainetik ez da baimenik emanen estalki azpiko baoak bizitegitako erabiltzeko; etxebizitzei loturiko lokaltako baizik ez dira izanen (trastegelak), bizitegitako erabili ahal izan gabe. Igogailua paratuz gero, ez du sarbiderik izanen estalki azpiko baoaren mailatik.

Egun diren eraikinetarako (G3 multzoa), atal honen testua honela gelditu da:

Ez da eraikuntzarik baimenduko estalkirako finkatu den gehieneko okupazioaren gainetik, berokuntzako edo aireberritzeko tximiniak izan ezik.

Estalkiaren gainean baimendurik daude argiztatzeko eta aireztatzeko lukanak, estalkiaren oinplanoaren gainean 30 cm baino gehiago ez badira (100 cm, asto gainean paratuz gero). Barne patioak baimendurik daude, betiere estalirik badaude.

Estalkiko faldoietan baimendurik daude txapitula eiteko zuloak edo mantsardak (usotegiak), ezaugarri hauekin:

-Mantsardaren kanpo-atalen gehieneko zabalera: 3 m.

-Gehienez ere mantsarda bat baimenduko da fatxada bakoitzean, edo bi fatxada 15 m luze baino gehiago bada.

Estalki azpiko espazioa aprobetxa daiteke bizitegitako edo horren erabilera osagarri bat emanda. Baimenduriko gehieneko garaieraren gainetik, espazio horiek bizitegitako edo horren erabilera osagarri bat emanda erabiliz gero, beheragoko solairuetako etxebizitzei loturik egonen dira, eta ez dira etxebizitza lokabe bat izaten ahalko. Igogailua paratuz gero, ez du sarbiderik izanen estalki azpiko baoaren mailatik.

11. atala. Erabilerak (3. O. P.).

Erabilera xehakatuak, antolamenduko 3. planoetan adieraziak.

-A1. Bizitegietarako finkatua.

-A2. Bizitegietarako proposatua, antolamendu berrikoa

-A3. Eremu pribatuak, eraikinik gabeak

Erabilera nagusia: bizitegiak, familia bakarreko etxebizitza edo kolektiboak.

Erabilera onartuak: ondoko laukian adierazten dira, okupazioko gehieneko portzentaje baimenduen arabera, m/2 eraikietan, solairu bakoitzean eta eraikinaren okupazio osoaren arabera, m/2 eraikietan. Erabilera horietariko batzuei eragiten die Jarduera sailkatuen ordenantzak; hura Udal Plani honi erantsirik dator.

Laukian aipatzen ez diren erabilera berariazkoetarako, erabilera antzekoenari dagozkion irizpideak aplikatuko dira.

GOIKO

SOLAIRUAK 100 (*1) 100 - (*2) -

BEHEKO

SOLAIRUA 100 100 100 100

SESTRA LERRO-

AREN AZPIKOA - - 100 100

GUZTIRA,

ERAIKINEAN 100 (*3) 100 100 100

GOIKO

SOLAIRUAK - 100 100 -

BEHEKO

SOLAIRUA 100 100 100 100

SESTRA LERRO-

AREN AZPIKOA - - - -

GUZTIRA,

ERAIKINEAN 100 100 100 50 (*4)

Zehaztapenak.

Saltokiek eta beheko solairuetan erabiltzeko lokalek sarbide zuzena izanen dute eremu publikotik, eta debeku da etxebizitzen sarbide beretik haietara sartzea.

1. Baimendurik dago solairu hori dagokion erabilerak osoki okupatzea.

2. Debeku da solairu hori dagokion erabilerak osoki edo partez okupatzea.

3. Baimendurik dago eraikin osoa dagokion erabilerak osoki okupatzea.

4. Erabilera baimendua, honako muga hauek dituela: 2 behi edo behor buru, zerri 1 gizentzekoa, 10 untxi eta 20 hegazti.

5. Atal honetan sartzen da, orobat, bizitegietarako erabilerarekin bateragarria den industria txikia, baita artisautzako lantegiak, etab. ere.

Erabileren bateragarritasuna.

Erabilera baimenduak bateragarriak dira beren artean.

Honako hauek baimendurik daude, eraikinaren osotasunean erabilera esklusiboa dutela: bizitegietarako -etxebizitza familia bakarrekoa nahiz kolektiboa- (laukietan zehaztu ez badira ere, hirugarren sektoreko bertze erabilera batzuekin bateragarria da eta haietara zabaltzen ahal da, hala nola irakaskuntza edo ostalaritza), ekipamendu komunitarioa, saltokiak edo bulegoak. Orobat baimendurik dago eraikin osoa erabiltzea garaje, biltegi eta lantegitako, betiere solairu bakarreko eraikinak direnean.

Eraikin berrietarako, biltegitako erabiltzea %100 baimendurik dago beheko solairuan, debeku da goiko solairuetan eta baimendurik dago eraikinaren osotasunaren %50ean.

Faltzesen, 2009ko urtarrilaren 30ean.-Alkate udalburua, José Carlos García García.

Iragarkiaren kodea: L0901744