24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDAS

Hainbat ordenantza fiskaletako aldaketa. Behin betiko onespena

Arguedasko Udalak, 2008ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea hainbat ordenantza fiskaletan, 2009an aplikatzeko.

Aldaketa horien hasierako onespena 2008ko 154. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 19an, eta 30 egun balioduneko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu dira. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraituz, haien testua osorik argitaratzen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

ORDENANTZA FISKALETAKO ALDAKETA 2009. URTERAKO

1.-Agiriak prestatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

a) Fotokopia zuri-beltzean: 0,30 euro.

b) Kolorezko fotokopia: 0,50 euro.

c) Egiaztagiria: 2,00 euro.

d) Agirien kopultsa: 1,50 euro.

2.-Ordenantza fiskala, Jardueretako lizentziak eta irekitzekoak emateko tasak arautzen dituena.

a) Jardueretako lizentziak eta irekitzekoak: 169,00 euro.

3.-Ordenantza fiskala, Ur horniduraren tasak arautzen dituena.

a) Eskura izatearen eta mantentze lanen kostua: 16,51 euro.

b) Kontsumituriko metro kubikoa:

-Etxekoa: 0,60 euro/m/³.

-Industriakoak: 0,53 euro/m/³.

-Goratutako ura, ureztapenerako: 0,51 euro/m/³.

4.-Ordenantza fiskala, Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasak arautzen dituena.

a) Urteko kuota: 17,96 euro.

5.-Ordenantza fiskala, Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta Udalaren beste hileta zerbitzuenak arautzen dituena.

a) Hilerria erabiltzeagatik: 10,00 euro/m/².

b) Nitxo zaharren kontzesioa: 530,00 euro.

c) Nitxo berrien kontzesioa: 800,00 euro.

d) Ehorzketagatik:

-Hobiratzea: 214,00 euro.

-Panteoiak ixtea: 250,00 euro.

6.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

a) Terrazak/mahaia/urtea: 21,00 euro.

b) Lanabesak, lastategiak, etab./eguna: 0,57 euro.

c) Garabiak/eguna: 2,91 euro.

d) Kalez kaleko industriak, postuak...: 1,66 euro/m/².

7.-Ordenantza fiskala, Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko utziriko herrilurren tasak arautzen dituena.

a) Harea, legarra eta bestelakoak ateratzea: 0,91 euro/m/³.

8.-Ordenantza fiskala, Igerilekuak eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena.

a) Udalaren igerilekuak:

-Familiendako abonamendua: 124,00 euro.

-Abonamendua, 17 urtetik gora: 62,00 euro.

-17 urtetik beheitikoen abonamendua: 46,00 euro.

-65 urtetik goitikoen eta ezinduen abonamendua: 33,00 euro.

-Hileko banakako abonamendua: 44,00 euro.

-Eguneko sarrerak: 4,70 euro.

b) Udalaren kiroldegia:

-Familiendako abonamendua: 156,00 euro.

-Abonamendua, 17 urtetik gora: 83,00 euro.

-17 urtetik beheitikoen abonamendua: 64,00 euro.

-65 urtetik goitikoen eta ezinduen abonamendua: 45,00 euro.

-Hileko banakako abonamendua: 48,00 euro.

-Eguneko sarrerak: 4,30 euro.

-Pista alokatzea (euro/ordua): 23,00 euro.

c) Udal kiroldegia (2009ko urria-2010ko urria).

-Familiendako abonamendua: 161,00 euro.

-Abonamendua, 17 urtetik gora: 86,00 euro.

-17 urtetik beheitikoen abonamendua: 66,00 euro.

-65 urtetik goitikoen eta ezinduen abonamendua: 46,00 euro.

d) Zerbitzu mistoa, udal igerilekua eta kiroldegia:

-Familiendako abonamendua: 252,00 euro.

-Abonamendua, 17 urtetik gora: 130,00 euro.

-17 urtetik beheitikoen abonamendua: 99,00 euro.

-65 urtetik goitikoen eta ezinduen abonamendua: 70,00 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Arguedasen, 2009ko urtarrilaren 29an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.

Iragarkiaren kodea: L0901613