24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

399/2008 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Justizia zuzendari nagusiak emana, Ana Hidalgo Ocaña andrea, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzaren Klinika Zerbitzuko burua, kargutik kentzea xedatzen duena, berak eskatu baitu.

Justiziako Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioak administrazio horretan sartu, hango lanpostuak betetzeko eta lanbidean gora egiteko Erregelamenduaren 54.1 artikuluak xedatzen du lanpostu berezi baten titularrek uko egiten ahalko diotela lanpostuari eskaera arrazoitua aurkeztuta, betiere lanpostu horretan gutxienez urtebete aritu baldin badira. Agindu hori aplikatuko zaie, orobat, lanpostu berezietan bitarteko gisa aritzen direnei.

Hori horrela, eta Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

EBATZI DUT:

1. Ana Hidalgo Ocaña andrea, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuko Auzitegiko Medikuntzaren Klinika Zerbitzuko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2008ko irailaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Auzitegiko Medikuntzaren Institutuari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Justiziako Zerbitzu Juridiko-administratiboari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko abenduaren 31n.-Justizia zuzendari nagusia, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: F0900717