24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALLO

Aldaketa Udal Planean. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2009ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, erabaki du aldaketa hasiera batean onestea Allo Udal Planeko ordenantzetako 86.ean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat, Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko urriaren 20ko 11/2004 Foru Legeak eguneratu baitzuen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 64. artikuluaren 3. puntuari dagokionez, jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Allon, 2009ko urtarrilaren 27an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0901505