24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

278/2009 EBAZPENA, urtarrilaren 20koa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen zenbait diru-laguntzatarako 2009ko gastua egiteko baimena ematen duena

Maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da Nafarroako Gobernuaren enplegu politikak, eragile ekonomiko eta sozialekin adostutakoak, planifikatu eta gauzatzea, zerbitzu eta programa hauek modu koordinatuan kudeatuz: enplegua, lanean hastea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza sustatzekoak eta Nafarroako enpleguaren egoera eta horren gaineko politikak aztertzekoak. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2009. urtea baino lehenago onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 14ko 11/2005 Foru Legearen 30. artikuluak ezartzen du diru-laguntzen deialdiek berekin ekarriko dutela gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 23ko 13/2007 Foru Legearen 52. artikuluan ezarritako moduan.

Azaldutakoarekin bat, proposatutako txostena ikusita, eta maiatzaren 21eko 47/2007 Foru Dekretuak onetsitako Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuen 11.2 artikuluaren bidez ematen diren eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntzetarako 2009ko gastua egiteko baimena ematea. Hona diru-laguntza horiek:

-Enpresan langileen prestakuntza bultzatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 15ean emandako 4110/2008 Ebazpenean araututakoak, diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 1429. zenbakiarekin. Diru-laguntzek 225.000 euro egiten dute, "Langileen enplegurako prestakuntza ekintzak" izeneko 882001 84200 4709 242100 kontu-sailaren kargura.

-Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prestakuntza bultzatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 15ean emandako 4111/2008 Ebazpenean araututakoak, diru-laguntza eta laguntzen biltoki zentraleko 1428. zenbakiarekin. Diru-laguntzek 215.944 euro egiten dute, "Laneko arriskuen prebentziorako etengabeko prestakuntzako ekintzak" izeneko 882001 84200 4709 242106 kontu-sailaren kargura".

2. Ebazpen honen berri ematea Laguntza Tekniko eta Administratiboaren Zerbitzuari eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kontu-hartzailetza delegatuari.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2009ko urtarrilaren 20an. Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Luis Ruiz Ciruelos.

Iragarkiaren kodea: F0901081