24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

571/2008 EBAZPENA, abenduaren 31koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak azaroaren 26an emandako 483/2008 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2008-2009 ikasturtean laguntzeko baliabide materialak eta giza baliabideak emateko deialdia behin betiko ebatzi zen. Deialdi hori Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 26ko 258/2008 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Ikusirik Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuko zuzendari nagusiak egindako txostena, emandako baliabideen behin betiko zerrenda jasotzen duen II. eranskina aldatu beharrari buruz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe itunduetan hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei 2008-2009 ikasturtean laguntzeko baliabide materialak eta giza baliabideak emateko deialdia behin betiko ebatzi zuen azaroaren 26ko 483/2008 Ebazpena aldatzea. Ebazpen haren testua ebazpen honen II. eranskinean agertzen den bezala geldituko da.

2. Ebazpena, eranskinik gabe, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aniztasunaren, Orientazioaren eta Kultura-aniztasunaren Zerbitzuari, Hezkuntza Premia Berezien Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Berariazko Programen Bulegoari, Eskola Orientabiderako Bulegoari eta Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroko zuzendariari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko abenduaren 31n.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0900828