24. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 25a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

40/2009 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, 2009. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko arautegia finkatzen duena.

Nafarroako Ehizari eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio Nafarroako Foru Komunitateko ehiza eta arrantza baliabideen aprobetxamendua iraunkortasun irizpideen arabera babestu, kontserbatu, sustatu eta antolatzea.

Horri dagokionez, 70. artikuluak xedatzen duenez, arrantza aprobetxamendua antolatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urtero onetsiko ditu aprobetxamendu-gai izan daitezkeen espezieak harrapatzeko debekuei buruzko xedapen orokorrak.

Beraz, espezien kontserbazioa eta baliabideen aprobetxamenduaren iraunkortasunaren irizpidea dira 2009ko arrantza denboraldirako Nafarroako arrantza baliabideen aprobetxamenduaren plana prestatzeko oinarriak.

Gaiari heltzerakoan oso kontuan hartzekoa da amuarrainaren egoera, populazioak nabarmen urritu direlako, behin eta berriz egin diren kontrol zorrotzetan egiaztatu ahal izan denez; egoera horrek salbuespeneko neurriak eskatzen ditu, hala nola Salmonidoen Goiko Eremuan amuarrainen arrantza debekatzea kanpaina honetan. Horren helburua da, bistan denez, populazioak gehitzea, arrantzarako haren aprobetxamendua ahalik eta azkarren berriz egiteko, betiere espezieak berez ugaltzeko gaitasunari eusten diola bermatzen bada.

Horixe da kanpaina honetako berritasun nagusia, gainerako gaietan azken urteetan arrantzaren aprobetxamendua zuzendu duen araudiaren berdin-berdina baita.

Horrela, arrantzarako debeku iraunkorra duten ibai-tarteak lehengoak dira, hau da, iturburuak batez ere, ugalketarako eta hazkuntzarako toki onenak baitira, eta bertan aleak ez direnez gehiegi handitzen arrantza ez da hain erakargarria. Era berean, zenbait tokitan aldi baterako debekua dago, unean uneko egoerak hala eskatuta.

Azkenik, beste denboraldi batzuetan bezala, arrantzari guztientzako argibide gisa ematen dira, eranskinetan, salmonidoen goiko eremuan eta eremu mistoan edo ziprinidoen eremuan sartuta dauden ibai-tarteetako aldeak, bai eta barrutiak dituzten ibai-tarteak ere.

Hori horrela, Arrantzako Batzorde Aholku-emailearen eta Nafarroako Ingurumen Kontseiluaren txostenak ikusirik,

AGINDU DUT:

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Honako foru agindu honen helburua da 2009. urtean Nafarroan indarra izanen duen arrantzarako berariazko araudia ezartzea.

1. ATALA

Espezieak

2. artikulua. Baimendutako espezieak.

Nafarroan, 2009ko denboraldian, honako espezie hauen arrantza egonen da baimenduta:

a) Arrainak:

Aingira (Anguilla anguilla).

Izokina (Salmo salar).

Amuarrain arrunta (Salmo trutta).

Barboa (Barbus graellsii eta Barbus haasi).

Karpa (Cyprinus carpio).

Loina (Chondrostoma miegii).

Tenka (Tinca tinca).

Hondoetako korrokoia (Chelon labrosus).

Kodaka (Alosa alosa).

Platuxa latza (Platichthys flesus).

Ezkalua (Phoxinus phoxinus).

Zarboa (Gobio gobio).

Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss).

Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides).

Urre-arraina (Carassius auratus).

Lutxoa (Esox lucius).

Katu arraina (Ameiurus melas).

Silurua (Silurus glanis).

Alburnoa (Alburnus alburnus).

b) Ornogabeak:

Paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

2. ATALA

Ibaiak eta ibaibideak

3. artikulua. Uren sailkapena arrantzari dagokionez.

Araudi honi dagokionez, Nafarroako amuarrain ur eta ibaiak honela banatzen dira: Salmonidoen Goiko Eremua eta Salmonidoen Eremu Mistoa. Salmonidoen Goiko Eremuan, ibaibideak honela banatzen dira: ibaibide nagusiak eta bigarren mailako ibaibideak. Eremu bakoitzari dagozkion ibaibideen zerrenda foru agindu honen I. eranskinean ezartzen da.

Ziprinidoen eremua Nafarroako gainerako ibaibideek osatzen dute.

4. artikulua. Baltsa eta urtegietako urak.

Arrantza, ur hauetan, tokian tokiko arrantza-eremuko arau berberei lotuta egonen da, salmonidoen urak izan edo ziprinidoen urak izan, salbu eta Esako urtegian, ziprinidoen eremukotzat jotzen baita. kp off

5. artikulua. Arrantzaren kudeaketari begira eskubide bereziak dituzten urak.

-Nafarroako Errege Bardeako parke naturalean, arrantza egiteko, bertako arrantza kudeatzeko plan teknikoari jarraituko zaio.

-Lor aintziran eta Beraiz idoian, arrantza egiteko, bertako arrantza kudeatzeko plan teknikoari jarraituko zaio.

3. ATALA

Debekuak

6. artikulua. Espezieak sartzea.

Debekatuta dago Nafarroako ibaietan edozein espezie sartzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak espresuki baimena eman gabe.

7. artikulua. Debeku tarteak.

Hauek dira arrantzarako debekua duten tarteak:

a) Ugalketarako. 157/1995 Foru Dekretuak onetsi zuen Nafarroako Salmonidoen Arrantza Antolatzeko Plan Zuzentzailean ezarritako debeku tarteak.

b) Aldi baterako debeku tarteak: unean uneko egoera dela-eta babesa behar duten ur masak dira.

a eta b letretan aipatutako debeku tarteetan, foru agindu honen II. eranskinean zehazten diren tokietan dauden horietan, debekaturik dago espezie ororen arrantza.

c) Salbuespeneko debeku tarteak: Salmonidoen Goiko Eremuko gainerako ibaibide nagusiak eta bigarren mailakoak dira, II. eranskineko A eta B ataletan sarturik ez daudenak. Horietan debekaturik dago espezie guztien arrantza, salbu eta izokinarena, korrokoi edo lazunarena eta karramarro seinaledunarena, horien arrantza foru agindu honetan jasotzen diren xedapen berariazkoen arabera eginen baita.

8. artikulua. Debekaturiko amu, tresna eta bitartekoak.

Debekaturik dago ondoko amu, tresna eta prozedura hauek erabiltzea:

a) Beren taxu edo neurriengatik 8 zentimetro edo gutxiagoko arrainei pasatzen uzten ez dieten sare edo tramankuluak, baita ibaiaren zabaleraren erdia baino gehiago hartzen dutenak ere.

b) Arrantza errazteko, harri, egur edo bestelako materialez eginiko oztopo edo barrerak paratzea dakarren edozein prozedura, baita urak desbideratzen dituztenak ere.

c) Tresna elektrokutatzaile edo motelarazleak, argi-iturri artifizialak, lehergailuak eta arrastoa utzi, pozoitu, moteldu, lasaitu, erakarri edo uxatzeko gaiak.

d) Atzaparrak, burni-kakoak, hiru-hortzekoak, garlitoak, zetabeak, garroak, granpinak, fitorak, pertolak, atarrainak, esku-sareak, trezak, zalabardak, kordelak, egoneko amu-hariak edo gisako arrantza tresnak.

e) Beitatako arrain naturalak erabiltzea, bizirik nahiz hilik izan.

Dena dela, beitatako arrain hilak erabil daitezke Ega ibaiaren eremu mistoan, bertako iktiofaunakoak badira.

f) Esku-arrantza eta urpekoa.

g) Amuarrainaren arrantzarako ur eta ibaietan galarazita dago gazta, gantz solidoak, haragi oreak, arrabak, "haragi-harra" edo "asticot" izenekoa eta Nafarroako ibai guztietan bertako faunakoak ez diren larba, pupa edo ninfak, edozein espezietakoak direla ere.

h) Amu anizkun bat edota hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea, arrain artifiziala izan ezik.

i) Ninfa edo eulia, "har" edo "puruarekin" erabiltzea.

j) Ibaia beitaz ereitea arrantzatu aitzin edo arrantzatu bitartean, ziprinidoen lehiaketetan eta entrenamenduan ari diren arrantzari federatuendako izan ezik, amuarraindun ez diren ibai-tarteetan hil gabeko arrantza egiten denean.

9. artikulua. Arrainak eduki, garraiatu eta jatea.

Nafarroan arrantzarako debekualdiak irauten duen bitartean, ez da zilegi izanen debekuan diren espezieak eduki, garraiatu, merkaturatu eta jatea, legez harrapatua dela frogatzen duen ziurtagiria ez baldin badute aldean.

Ibaietako amuarraina eta karramarro seinaleduna merkaturatzea urte osoan dago debekaturik.

Debekatuta dago izokina merkaturatzea, denboraldian harrapatzen den lehenbiziko izokina izan ezik.

4. ATALA

Arrantzarako baldintza orokorrak

10. artikulua. Arrantza egunak.

Arrantza egunak izanen dira foru agindu honetan aipatzen diren egunak, baita arrantzaldi baten hasiera eta bukaera egunak ere.

11. artikulua. Arrantza orduak.

Nafarroan arrantzarako ordutegia -karramarroa alde batera utzita- hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

Martxoan eta apirilean: 7:00etatik 21:00etara.

Maiatzean: 6:30etik 22:00etara.

Ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:30era.

Abuztuan: 7:00etatik 22:00etara.

Irailean eta urrian: 7:00etatik 20:00etara.

Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

12. artikulua. Hil beharreko harrapaketak

Ondoko espezie exotikoetako arrainak: Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss), Perka amerikarra edo black-bass (Micropterus salmoides), Urre-arraina (Carassius auratus), Lutxoa (Esox lucius), Katu arraina (Ameiurus melas), Silurua (Silurus glanis) eta Alburnoa (Alburnus alburnus), eta foru agindu honetan baimenduta ez dauden gainerako espezie exotikokoak harrapatuz gero, harrapatzen diren unean hil beharko dira.

13. artikulua. Aprobetxamendu-gai diren espezieak neurtzeko modua.

A) Arrainak:

Legeari dagokionez, arrainen luzera izanen da buruaren aitzineko muturretik isats- hegatsaren gibelaldeko erdiko punturaino, betiere hegatsa luzatuta egonik.

B) Ornogabeak:

Karramarroen gutxieneko neurria begietatik isats luzatura dagoen luzera izanen da.

14. artikulua. Arrantzako kirol lehiaketak.

Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiak, dagokion ebazpenaren bitartez, Nafarroako Arrantza Federazioak sustatzen dituen arrantzako kirol lehiaketak egiteko baimena ematen ahal du. Lehiaketa horien iragarkiak bertako prentsan argitaratuko dira, egunak eta tokiak aipatuta. Lehiaketa egiteak esan nahi du lehiaketakoak ez diren arrantzariek tarte horretan ezin izanen dutela arrantzarik egin.

Ondorio horietarako, lehiaketa horiek egiteko eskabideak Nafarroako Arrantza Federazioak eginen ditu martxoaren 1a baino lehen.

15. artikulua. Zaintza.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez ibaiak zaintzeko plana ezarriko da legez kanpoko arrantza jarduerak, isuriak eta ur emarien araubidea kontrolatzeko helburuz.

16. artikulua. Salbuespeneko neurriak.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak, salbuespen gisa, arrantzaldiak eteten ahal ditu ingurumenaren egoerak arrain populazioak arriskuan jartzen baditu.

17. artikulua. Zebra muskuiluaren kontrola.

Nafarroako Foru Komunitateko ur masetan zebra muskuiluaren (Dreissena polymorpha) infekzioa prebenitzeko eta zabal dadila saihesteko, arrantza tresnak kontu handiz garbitu eta lehortzea gomendatzen da, baita Ur Konfederazioek ezartzen dituzten arau guztiak betetzea ere.

II. KAPITULUA

Espezie bakoitzaren xedapen bereziak

18. artikulua. Izokinaren arrantza.

a) Guneak: Foru agindu honen ondorioetarako, izokin atlantiarraren eremutzat hartuko da Bidasoa ibaia, Doneztebeko San Tiburtzioko presatik Nafarroako mugarainoko tartean, eta aipatu ibaiaren zati horretan isurtzen diren errekak.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak Bidasoa ibaiaren tarte batzuetan jendea sartzea debekatzen du, N-121-A errepideko obrak direla-eta pertsonen segurtasuna bermatzeko helburuz. Tarte horietan arrantza egitea debekatuta egonen da jendea sartzeko debekuak irauten duen bitartean.

b) Arrantza garaia: izokinaren arrantzaldia apirilaren 1ean irekiko da eta 60. izokina harrapatzen den egunean itxiko.

Uztailaren 19rako gehieneko kopuru hori harrapatu gabe ere, egun horretan berean akituko da arrantza-garaia.

Egun horretatik aitzinera, edozein arrain motaren arrantza galarazita dago atlantiar izokinaren eremuko Bidasoaren ibaibidean.

c) Arrantza egunak: Izokinaren arrantzarako egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

d) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 40 zentimetro edo gutxiago duten izokinak harrapatzea. Neurri horretara ailegatzen ez direnak lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira.

e) Beitak: debekatuta daude foru agindu honen 8. artikuluan aipatzen direnak, eta halaber, debekatua dago beita naturala erabiltzea maiatzaren azken larunbatera arte, egun hori barne.

f) Arrantza tresnak: Arrantzari bakoitzeko kanabera bakar bat onartuko da.

g) Harrapaketa kopurua: Arrantzari eta eguneko izokin bat bakarra.

h) Jatorri ziurtagiria: eduki, garraiatu eta saltzeko, izokin bakoitzak jatorri ziurtagiria beharko du, eskualdeko ingurumenzainak luzatua. Ez da ziurtagiririk luzatuko ugalketa egin duten izokinengatik, hau da, "zankatu" izeneko horiengatik, horiek harrapatzea debekatuta baitago.

i) Arrantzarako gehieneko denbora hogei minutukoa da, betiere beste arrantzariren bat baldin bada txanda zain.

j) Mikromarka jarrita duen izokin bat harrapatuz gero, arrantzariak hura atxikita dagoen buru-atala eman behar dio Zaintzako langileari, jatorri-gida egiteko unean.

19. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

Arrantza barrutietan dagozkien Plan Teknikoei jarraituko zaie. Horiek alde batera utzita, salmonidoen eskualde mistoko uretan orokorrean araudi hau aplikatuko da:

a) Arrantza garaia:

-Salmonidoen eskualde mistoko ur eta ibaietan amuarrainak apirilaren 1etik abuztuaren 31ra arte harrapatzen ahal da, eta kanaberaz bakarrik.

b) Arrantza egunak: amuarrainaren arrantza-egunak asteko guztiak dira, jai ez diren astearteak izan ezik.

c) Gutxieneko neurriak: debekatuta dago 21 cm baino gutxiagoko arrainak edukitzea eta, hortaz, lehenbailehen eta ahal den min txikiena emanez uretara bota behar dira.

d) Gehieneko harrapaketak: Arrantza libreko eremuetan arrantzari eta eguneko hiru amuarrain harrapatzen ahal dira gehienez ere.

e) Arrantza tresnak: kanabera baizik ez da onartuko eta bat bakarra arrantzariaren eskura, beste bat ordezkoa eraman dezakeelarik, aparailurik gabe.

f) debekatuta dago amu anizkun bat edota hiru amu arrunt baino gehiago dituzten tresnak erabiltzea.

20. artikulua. Amuarrain arruntaren arrantza.

Amuarrain ortzadarraren arrantzak amuarrain arruntarenaren arau berak izanen ditu. Salbuespen bakarra, gutxieneko neurriei eta gehieneko harrapaketa kopuruei dagokie, ez baita inolako mugarik ezartzen.

21. artikulua. Loinaren arrantza.

a) Arrantza garaia: espezie hori uztailetik martxora arte harrapatzen ahal da, kanaberaz soilik. Apiril, maiatz eta ekainean debekatuta egonen da, salbu eta arrantza txapelketa ofizialetan.

b) Gutxieneko neurria: 12 cm.

c) Gehieneko kupoa: arrantzari bakoitzak 20 ale egunean, salbu eta arrantza txapelketa ofizialetan.

22. artikulua. Black-bassaren arrantza.

a) Arrantza garaia: aipatu espezieak urte osoan harrapatzen ahal dira, kanaberaz, amuarrainaren debekualdiak irauten duen bitartean salmonidoen eremuko ur edo ibaitzat jotzen direnetan izan ezik.

b) Neurria eta gehieneko harrapaketak: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

c) Arrantza tresnak: arrantzari bakoitzak bi kanabera izaten ahal ditu eskura, gehienez ere, amuarrain gabeko tarteetan.

23. artikulua. Lutxoaren eta siluruaren arrantza.

a) Arrantza garaia: lutxoa urte osoan zehar harrapatzen ahal da, kanaberaz bakarrik, ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan.

b) Neurria eta gehieneko harrapaketak: ez dago inolako debekurik arrainen neurri edo harrapaketa kopuruaren gainean.

c) Baimenduta dauden beitez gain, foru agindu honetan baimendutako arrain hilak erabil daitezke beitatako, betiere baimendutako espezie eta neurrien barrenean eta bertako iktiofaunakoak badira.

24. artikulua. Kodakaren eta korrokoi edo lazunaren arrantza.

a) Arrantza garaia: apirilaren 1etik izokinaren arrantza bukatzen den egunera arte.

b) Gehieneko kupoa: Kodaka bat, eguneko eta arrantzari bakoitzeko.

c) Gutxieneko neurria: 30 zentimetro kodakarako eta 25 zentimetro hondoetako korrokoirako.

25. artikulua. Beste arrain espezie batzuen arrantza.

Aingira, barboa, urre-arraina, karpa, tenka, katu-arraina, platuxa, alburnoa, ezkalua eta zarboa.

a) Arrantza garaia: Espezie horiek urte osoan harrapatzen ahal dira, kanaberaz, amuarrainaren debekualdiak irauten duen bitartean salmonidoen eremuko ur edo ibaitzat jotzen direnetan izan ezik. Arrantzari bakoitzak bi kanabera erabiltzen ahal ditu gehienez, amuarrain gabeko tarteetan.

Ziprinidoen eremuko ur eta ibaietan, sarez ere egiten ahal da arrantza urte osoan, baina debekatua dago martxoaren 1etik abuztuaren 15a arte, biak barne.

b) Sareen erabilpena: sareak erabiltzea debekatuta dago, arrantza lekutik 25 metro urari goiti eta 25 metro urari beheiti tarteuneko ur azalaren batez besteko zabalera 10 metrokoa edo txikiagoa denean.

c) Gutxieneko neurriak: arestian aipatu espezieak bota behar dira uretara, ondoko neurrikoak edo horiek baino txikiagoak baldin badira: aingira, 20 zentimetro; tenka, 15 zentimetro; barboa, 18 zentimetro; platuxa, 20 zentimetro; alburnoa, karpa, urre-arraina, katu-arraina, ezkalua eta zarboa, gutxieneko tamainarik ez dago.

26. artikulua. paduretako karramarroa (Procambarus clarkii).

Baimenduta dago paduretako karramarroa harrapatzea IV. eranskineko 1. idatz-zatian adierazita dauden guneetan. Halaber, espezie hori harrapatzea baimenduta dago karramarro seinaledunaren arrantza barruti guztietan, bertan diren mugekin, neurria eta kupoa izan ezik, horietarako ez baita mugarik ezarri.

Ur horietatik kanpo debekatuta dago paduretako karramarroa harrapatzea, baita idoi, aintzira eta urtegietan ere, Ebro ibaiaren eskuinaldeko baltsa eta urtegietako urak alde batera utzita.

paduretako karramarroa harrapatzeko baldintza hauei jarraitu beharko zaie:

a) Arrantzaldia, kupoak eta neurriak: Paduretako karramarroa urte guztian zehar harrapatzen ahal da eta ez da kupo edo neurriari dagokionez mugarik izanen.

Espezie honen aprobetxamendu guneak eta karramarro seinaledunarenak berdinak direnean, paduretako karramarroaren irekiera eta itxiera datak eta karramarro seinaledunarenak berdinak izanen dira. Gehienez ere hiru salabardo erabiltzen ahal dira.

b) Arrantza tresnak: Paduretako karramarroa salabardoz soilik harrapatzen ahal da. Arrantzari bakoitzak gehienez ere zortzi salabardo erabil ditzake.

Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

c) Ordutegia: arrantzarako ordutegia hilabetez hilabete ondoko hau izanen da:

-Martxoan eta apirilean: 7:00etatik 21:30era.

-Maiatzean, ekainean eta uztailean: 6:30etik 22:00etara.

-Abuztuan, irailean eta urrian: 7:00etatik 21:30era.

-Urteko gainerako egunetan, eguzkia atera baino ordu bat lehenago has daiteke eta sartu ondotik ordu bat pasatzen denean utzi beharko da.

d) Kalteordainerako balorazioa: espezie honi egindako kalteengatik Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalteordainei dagokienez, paduretako karramarro bakoitzeko 0,60 euroko zenbatekoa ezarri da.

27. artikulua. Karramarro seinaleduna (Pacifastacus leniusculus).

1. Baimenduta dago karramarro seinaleduna IV. eranskinaren 2. idatz-zatian adierazi diren guneetan harrapatzea, ondoko baldintza hauen arabera:

a) Arrantza garaia: ekainaren 15etik abuztuaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

b) Ordutegia: 16:00etatik 22:00etara ekain eta uztailean, eta 21:30era arte abuztuan.

c) Kupoak eta neurriak: arrantzari bakoitzak gehienez 25 karramarro harrapatzen ahal ditu egunean. Gutxieneko neurria 9 zentimetro izanen da karramarro arren kasuan eta 10 zentimetro emeen kasuan.

d) Arrantza tresnak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia. arrantzari bakoitzak, bere salabardoekin, 50 metro hartuko ditu gehienez eta gutxienez 25 metroko tartea utziko du bere azken salabardotik beste arrantzari baten lehenbiziko salabardora.

2. Kalteordainerako balorazioa:

Espezie honi egindako kalteengatik Nafarroako Foru Komunitateari ordaindu beharreko kalteordainei dagokienez, karramarro seinaledun bakoitzeko 30,05 euroko zenbatekoa ezarri da, eta gainerako espezieetarako, basa faunako espezieen balorazio baremoa ezartzen duen maiatzaren 5eko 107/1993 Foru Agindua aplikatuko da.

III. KAPITULUA

Arrantza barrutiei aplikatzen ahal zaien araudia

28. artikulua. Arrantza barrutien araudi orokorra.

a) Barruti batean arrantzan aritzeko, arrantzarako administrazioaren lizentziaz landa, norbanakoen baimena ere behar da.

b) Baimenaren erabiltzaileak barrutiko buzoietako batean utzi egin behar du baimena, fitxako datu guztiak jarri eta gero.

c) Tasak:

Arrantza barruti intentsiboetan eta karramarroen arrantza barrutietan arrantza-baimenaren tasak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko indarreko foru legean ezarrita daudenak izanen dira.

-Arrantza barruti intentsiboak: 9 euro.

-Karramarro seinaledunaren arrantza barrutiak: 5 euro.

-Tasa murriztua: 5 euro.

Barrutietako elkarte kudeatzaileek, Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusiaren aurretiazko baimenaz, arrantzari federatuei, 65 urtez goiti eta 16 urtez beheitikoei eta ongintzako elkarteek antolatu jardueretan parte hartzen duten beste pertsona talde batzuei ere, aipatu foru legean ezarritako kuota murriztua aplika diezaiekete, arrantza gizartean zabaltzeko asmoz.

d) Bertakotzat hartuko dira barrutiak zeharkatzen edo muga egiten dueneko udal edo kontzeju dermioetako herritarrak, baita ibaiko amuarrain eremuan dauden Sozietate federatuetakoak ere.

e) Arrantza barruti intentsiboetan, asteazkenetan 65 urtez goitikoek, 16 urtez beheitikoek eta arrantzari federatuek izanen dute lehentasuna.

f) Elkarte kudeatzaileek aparkatzeko aldeak jarriko dituzte eta barrutietako arrantzariek derrigorrez erabili beharko dituzte.

29. artikulua. Amuarrainen arrantza barrutiak

2009. urterako, ondoan zerrendatzen diren ibaien tarteak (III. eranskinean mugatuta daudenak) amuarrainen arrantza barruti intentsiboak izanen dira:

a) Argako arrantza barruti intentsiboa, Arga ibaian.

-Eguneko baimen kopurua gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzarientzat lanegunetan, eta 40, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantzaldia: martxoaren 1etik urriaren 31ra arte. Jai ez diren astearteetan galarazita dago arrantza.

b) Arintzanoko arrantza barruti intentsiboa, Ega ibaian.

-Eguneko baimen kopurua gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzarientzat lanegunetan, eta 45, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. Arrantza garaia: martxoaren 1etik urriaren 31ra arte. Jai ez diren astearteetan galarazita dago arrantza.

c) Asiaingo arrantza barruti intentsiboa, Arakil ibaian.

-Eguneko baimen kopurua gehienez ere: 23 baimen arrunt eta 2 bertako arrantzarientzat lanegunetan, eta 40, larunbat, igande eta jaiegunetan. Gehieneko kupoa: 5 amuarrain. Gutxieneko neurria: 20 cm. 5. Arranta garaia: martxoaren 1etik urriaren 31ra arte. Jai ez diren astearteetan galarazita dago arrantza.

30. artikulua. -Karramarro seinaledunaren arrantza barrutiak: (Pacifastacus leniusculus).

2009. urtean karramarro seinaleduna IV. eranskinean mugatuta dauden arrantza barruti hauetan soilik harrapatzen ahal izanen da, baldintza hauetan:

A.-Asiaingo karramarro seinaledunaren barrutia, Arakil ibaian.

a) Gehieneko arrantzari kopurua: berrogeita hamabost arrantzari eguneko.

b) Mugak:

Arrantza tresnak: Arrantza tresnak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak gehienez hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Gutxieneko neurria: begitik isats luzatura zazpi zentimetro baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Garaia: ekainaren 15etik abuztuaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00etara ekainean eta uztailean, eta 21:30era arte abuztuan.

B.-Acedoko karramarro seinaledunaren barrutia, Ega ibaian.

a) Gehieneko arrantzari kopurua. Eguneko baimen kopurua, gehienez: 40 baimen arrunt eta 5 baimen bertakoentzat.

b) Mugak:

Arrantza tresnak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak gehienez hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Gutxieneko neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Garaia: debekatuta abuztuaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00etara ekainean eta uztailean, eta 21:30era arte abuztuan.

C.-Murietako karramarro seinaledunaren barrutia, Ega ibaian.

a) Gehieneko arrantzari kopurua. Eguneko baimen kopurua, gehienez: 40 baimen arrunt eta 5 baimen bertakoentzat.

b) Mugak:

Arrantza tresnak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak gehienez hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Gutxieneko neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Garaia: debekatuta abuztuaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00etara ekainean eta uztailean, eta 21:30era arte abuztuan.

D.-Arintzanoko karramarro seinaledunaren barrutia, Ega ibaian.

a) Gehieneko arrantzari kopurua. Eguneko baimen kopurua, gehienez: 10 baimen arrunt eta 2 baimen bertakoentzat. b) Mugak:

Arrantza tresnak: Arrantza tresnak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak gehienez hogeita bost karramarro harrapa ditzake eguneko.

Gutxieneko neurria: begitik isats luzatura bederatzi zentimetro (arrak) eta hamar zentimetro (emeak) baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Garaia: debekatuta abuztuaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00etara ekainean eta uztailean, eta 21:30era arte abuztuan.

E.-Uharteko karramarro seinaledunaren barrutia, Arga ibaian.

a) Gehieneko arrantzari kopurua: 40 arrantzari eguneko.

b) Mugak:

Arrantza tresnak: arrantzari bakoitzak hiru salabardo erabil ditzake gehienez ere. Salabardo bakoitzean etiketa jarriko da eta bertan arrantzariaren izena, bi deitura eta Nortasun Agiri Nazionalaren zenbakia.

Kupoak: arrantzari bakoitzak gehienez hogei karramarro harrapa ditzake eguneko.

Gutxieneko neurria: begitik isats luzatura zazpi zentimetro baino gutxiago duen karramarrorik ezin izanen da harrapatu.

Garaia: debekatuta abuztuaren 31ra arte, asteko egun guztietan, jai ez diren astearteak izan ezik.

Ordutegia: 16:00etatik 22:00etara ekainean eta uztailean, eta 21:30era arte abuztuan.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2009ko otsailaren 2an.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

I. ERANSKINA

Nafarroako arrantza eremuak

A.-Goiko salmonidoen eremua:

A. 1. Ibaibide nagusiak: ondoko tarteak dira, baita aipatzen diren lekuetatik beheitiago dauden tarteak ere:

Ezka: Belagua eta Uztarroze ibaien elkargunetik, Izaban, Aragoiko mugaraino.

Zaraitzu: Anduña eta Zatoia ibaien elkargunetik, Otsagabian, Galozeko zubirainoko tartea.

Irati: Urtxuria eta Urbeltza ibaien elkargunetik Itoizko urtegiaren presaraino.

Urrobi: Aurizberriko kanpalekutik hurbil dagoen ur-neurtegitik hasita.

Erro: Erro herrian dagoen Errota Zaharreko zubitik Lizoaingo zubiraino.

Arga: Eugiko urtegiko presatik Akerretako zubirainoko tartea.

Ultzama: Lizasoko Errotatik Mediano ibaiarekiko elkarguneraino.

Basaburua: Artiusekin bat egiten duen tokitik.

Larraun: Larraun: Iribasko iturburutik.

Arakil Arakil: Nafarroan Ziordian barna sartzen den lekutik Altzania ibaiarekiko elkarguneraino.

Urederra: Zudairiko arrantza barrutiaren goiko mugatik.

Ega: Nafarroan Zuñigan barna sartzen den lekutik Lizarrako "Saltos del Ega" presaraino.

Leitzaran: Sarrió enpresaren zubitik.

Urumea: Rezolako zentralaren hustugunetik.

Ezkurra: Ezpelura errekarekin bat egiten duen lekutik.

Baztan-Bidasoa: Bergara izeneko zubitik, Arizkunen.

A. 2. Bigarren mailako ibaibideak: Ondoko tarte hauek dira:

Ezka ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak.

Añarbe ibaia: Artikutzako urtegitik behera.

Zaraitzu ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak.

Areta ibaia: iturburutik Eparozko zubiraino eta adar guztiak.

Irati ibaia: ibaibide nagusira doazen ur guztiak, Erro, Urrobi, Areta eta Zaraitzu ibaiak izan ezik.

Urrobi ibaia: Aurizberriko ur-neurtegitik goitiko tartea eta Urrobi ibaira doazen ur guztiak.

Erro ibaia: Erro herrian dagoen Errota Zaharreko zubitik goitiko tartea eta Erro ibaira doazen ur guztiak.

Arga ibaia: Eugiko urtegiko presatik goitiko tartea eta Arga ibaira doazen ur guztiak.

Mediano ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Ultzama ibaia: Lizasoko errotatik goitiko tartea eta Ultzama ibaira doazen ur guztiak.

Arakil ibaia: Arakil ibaira doazen ur guztiak, Larraun eta Basaburua ibaiak izan ezik.

Basaburua ibaia: Artius ibaiarekiko elkargunetik goitiko tartea eta Basaburua ibaira doazen ur guztiak.

Larraun ibaia: Iribasko iturburutik goitiko tartea eta Larraun ibaira doazen ur guztiak, Basaburua ibaia izan ezik.

Ubagua ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Irantzu ibaia: Zabaldik goitiko tartea eta Irantzu ibaira doazen ur guztiak.

Urederra ibaia: Zudairiko arrantza barrutiko goiko mugatik goitiko tartea eta Urederra ibaira doazen ur guztiak.

Ega ibaia: Marañon, Cabredo eta Genevillako udalerrien barreneko tartea eta Ega ibaira doazen ur guztiak, Urederra eta Irantzu ibaiak izan ezik.

Araxes ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Leitzaran ibaia: Sarrió enpresako zubitik goitiko tartea eta Leitzaran ibaira doazen ur guztiak.

Urumea ibaia: Rezolako zentralak urak isurtzen dituen lekutik goitiko tartea eta Urumea ibaira doazen ur guztiak.

Ezkurra ibaia: Ezpelura ibaiarekin bat egiten duen tokitik goitiko tartea eta Ezkurra ibaira doazen ur guztiak.

Baztan-Bidasoa ibaia: Arizkungo Bergara izeneko zubitik goitiko tartea eta Baztan-Bidasoa ibaira doazen ur guztiak. Ezkurra ibaia ezik.

Orabidea ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Aritzakun-Urritzate ibaia: ibai osoa eta adar guztiakbai osoa eta adar guztiak.

Luzaide ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

B.-Salmonidoen eremu mistoa:

Aragoi ibaia: Esako presatik Galipentzuko presarainoko tartea.

Bardeako Ubidea: ubide osoan.

Onsella ibaia: Nafarroako tarte osoan.

Zaraitzu ibaia: Galozeko zubitik bukatu arte.

Areta ibaia: Areta ibaia: Eparozko zubitik bukatu arte.

Irati ibaia: Itoizko urtegiaren presatik bukatu arte.

Erro ibaia: Lizoaingo zubitik bukatu arte.

Arga ibaia: Akerretako zubitik Uharteko presaraino.

Ultzama ibaia: Mediano ibaiak Ultzamarekin bat egiten duen tokitik Soraurengo presarainoko tartea.

Arakil ibaia: Altzania errekarekiko elkargunetik bukatu arte.

Irantzu ibaia: Zabaldik bukatu arte.

Ega ibaia: Lizarrako "Saltos del Ega"ren presatik Alloko Zentralaren presarainoko tartea.

C.-Ziprinidoen eremua:

Nafarroako gainerako ibaibideek osatzen dute.

II. ERANSKINA

Arrantza debekuen tarteak

A.-Ugalketarako tarteak.

-Ezkaren arroa:

Uztarroze ibaia: Amuku eta Olerrea errekak, Burgiarteko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Mintxate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Belagua ibaia: Mazeko Sakangunearen elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Belabarze ibaia: Berroetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Urralegi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Binies ibaia: Bidankozetik goitiko tartea eta adarrak.

-Zaraitzuren arroa:

Zatoia ibaia: Jaurrietako igerilekuetatik goitiko tartea eta adar guztiak: Artaxo, Urroa, Zugarrola eta Maule.

Anduña ibaia:Zotrapeko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak. Halaber, Anduñara doazen ondoko errekak ere: Lauribarrea, Artoleta eta Etxeberz , Xinto, Latxeta eta Eterreka, eskuineko erreka-bazterretik eta Ekiola eta Bagola, ezkerrekotik

Zaldaña ibaia: Erekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Xabros ibaia: Estozi errekarekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak. Baita Larraizeko erreka eta adarrak ere.

-Aretaren arroa:

Areta ibaia: Berroetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Larraun ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Iratiren arroa:

Urtxuria ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Txangoa ibaia: Azpegiko errekak bat egiten duen lekutik goiko tartea eta adar guztiak. Baita Itolatz erreka eta adarrak ere.

Aztapar ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Zorrate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Azparren ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Urrobiren arroa:

Urrobi ibaia: Arrañosin eta Oiarburu erreken arteko elkargunetik goitiko tartea.

Xubingoa ibaia: Aurizko gibelaldetik abiatzen den pistako zubitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Iruerreketa erreka: erreka osoa.

-Erroren arroa:

Sorogain ibaia: Itolegiko errekaren elkargunetik goitiko tartea eta adar guztiak.

Xubingoa ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Argaren arroa:

Arga ibaia: Presetako elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Olazar ibaia: Urzeldik goitiko tartea.

Sasoaran ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Leñari ibaia: Lizartzuko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

-Medianoren arroa:

Eltzarrain ibaia: Aierdi ibaiarekiko elkargunetik goitiko tartea.

Errekabeltx ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Ultzamaren arroa:

Ultzama ibaia: N-121 errepide nazionaleko zubitik (Arraizko Bentak) goitiko tartea eta adar guztiak.

Zaldazain ibaia: Arroilatik goitiko tartea.

Ezpeleta ibaia: : ibai osoa eta adar guztiak. eta adar guztiak.

Zazpiturrieta ibaia: : ibai osoa eta adar guztiak. eta bere adarrak, Legarra errekaren elkargunetik goitiko tartean.

-Basaburuaren arroa:

Basaburua ibaia: Orokietako errekarekiko elkargunetik goitiko tartea eta adar guztiak.

Orokieta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Artius ibaia: Arrarasko arrain-haztegiko presatik goitiko tartea.

Ibarrate ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Larraunen arroa:

Larraun ibaia: Aritzarretako iturburutik erreka desagertzen den hustubiderainoko tartea.

Larraun ibaia: Alliko presatik Electra San Miguelen hustubiderainoko tartea.

Goikozuloa ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Errotazar ibaia: Larraungo ibaiarekin bat egiten duen lekutik Zarranzko errepideko zubiraino, eta adar guztiak.

-Arakilen arroa:

Errekalde ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Balankaleku ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arrateta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Lizarrusti ibaia: Abringo elkargunetik goitiko tartea, Abrin bera barne dela.

Leziza ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Amurgin ibaia: ibai osoa.

Urruntzura ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Urederraren arroa:

Urederra ibaia: Iturburutik Natur Erreserba bukatzen den lekurainoko tartea.

-Egaren arroa:

Ega ibaia: Marañonetik goitiko tartea, Arabako mugaraino, eta adar guztiak.

Galbarra ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Antzingo iturriak: herritik Egarekin bat egiten duen lekuraino.

Genevillako erreka: : ibai osoa eta adar guztiak..

-Araxesen arroa:

Araxes ibaia: Iturburutik Beteluko Irigoien auzoko zubiraino.

Uztegi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Errekagorri ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Leitzaranen arroa:

Erasote ibaia: iturburutik Plazaolaren lehenagoko trenbiderainoko tartea eta adar guztiak.

Gorriztaran ibaia: Plazaolako zubitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Astomela ibaia: Aresotik goitiko tartea eta adarrak.

Franki ibaia: goiko hiru iturburuen elkargunetik goitiko tartea.

-Urumearen arroa:

Bedaran ibaia: iturburutik Leitzako zentralerainoko tartea eta adar guztiak.

Saratsain ibaia: Saratsaingo presatik goiti dauden iturburu guztiak.

Zumarrezta ibaia: Sarobeko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta bere adarrak.

Neku ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Alduntzin ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Isillats ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Burugorri ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Urdallus ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Erroiarri ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Ezkurraren arroa:

Ezkurra ibaia: iturburutik Eratsungo arrain-haztegiko presaraino, adarrak barne.

Txitxillo ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Anizpe ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Bidasoaren arroa:

Baztan ibaia: Sastrerekiko elkargunetik goitiko tartea, hura barne, eta adar guztiak.

Iñarbegi ibaia: Gorostapaloko ur-jauzitik goitiko tartea eta adar guztiak.

Elaputzu ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Legarrea ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Artzubi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Beartzun ibaia: Iruritabarrengotik goitiko iturburu guztiak, hura barne.

Ballabarren ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arbutz ibaia: iturburutik Artesiagako errekarekin bat egiten duen arte, adarrak barne.

Aiantsoro ibaia: erreka osoa eta adar guztiak, eta oro har Bertizko Jaurerriaren barreneko guztiak.

Marin ibaia: Libus zentraletik goitiko tartea eta adar guztiak.

Zeberia ibaia: ibai osoa Bidasoarekin bat egiten duen lekuraino, eta adar guztiak, Marin ibaia izan ezik.

Iruribieta ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Mendaur ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Arrata ibaia: Ibarlako zubitik goitiko tartea.

Arrata ibaia: Igantziko errotako presatik Bidasoarekin bat egiten duen tokirainoko tartea.

Tximista ibaia: Infernu eta Arbozta erreken elkargunetik goitiko tartea.

Tximista ibaia: Etxalarko burdinolako presatik Bidasoarekin bat egiten duen tokirainoko tartea.

Pagolleta ibaia: ibai osoa, iturburutik Lesakan Onin errekarekin bat egin arte.

Zumeldi ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Ibardin ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Zalain ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Montoia ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

Barraka ibaia: ibai osoa eta adar guztiak.

-Orabidearen arroa:

Orabidea ibaia: Bizubieta izeneko lekutik goitiko tartea (Indartea eta Sastrenea erreken arteko elkargunea).

-Errobiren arroa:

Aritzakun ibaia: Maribeltzeneko errotatik goitiko tartea eta adar guztiak.

Luzaide ibaia. Gorosgarai eta Asundegi erreken arteko elkargunetik goitiko tartea.

B.-Aldi baterako debeku tarteak.

B. 1. Aintzira eta urtegiak:

Salobre edo Las Cañas izeneko urtegia (NE-20 Natur Erreserba): Erabat debekatuta, berariaz aipatzen diren lekuetan izan ezik.

El Pulguer izeneko idoia (NE-35 Natur Erreserba): Erabat debekatuta, zehazki aipatzen diren lekuetan izan ezik.

Eugiko urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.

Mairagako urtegia: eremu osoaren bueltan dagoen itxituraren barrenean debekua dago.

B. 2. Ibai tarteak.

-Aragoiren arroa:

Ezka ibaia: Burgiko Arroilako Natur Erreserbaren (NE-18) barrenean debekua dago.

Zaraitzu ibaia: Benasako Arroileko ibai osoa eta adar guztiak.

Aragoi ibaia: Esako presatik Esa-Xabier errepideko zubiraino.

Areta ibaia: Eparozko zubitik goitiko tartean debekatuta dago.

-Bidasoaren arroa:

Baztan-Bidasoa ibaia: Giltxaurdiko zubitik Elizondoko Opoka presarainoko tartea.

Bidasoa ibaia: Berako presatik Fundiciones lantegiko hustubiderainoko tartea.

Bidasoa ibaia. Banaketa ubideak: Bidasoa ibaiko banaketa ubide guztietan arrantzarako debekua dago, Oronoz-Mugairin dagoen Bertizko Jaurerriko zubitik beheiti.

Zia ibaia: Santo Kristo zubitik, Illekueta auzoan, Petrix-eko presaraino.

Tximista ibaia: Landaburuko presatik Antsolokuetarainoko tartea.

Onin ibaia: Otekaleko zubitik Legarreako zubirainoko tartea, Lesakako herrian.

Endara erreka: Gipuzkoako muga guztia.

-Egaren arroa:

Ega ibaia: Antzingo presatik Urederra ibaiarekiko elkargunerainoko tartea.

Ubagua ibaia: iturburutik arrain-haztegiraino.

Irantzu ibaia: iturburutik Aritzalako errepidearen zubiraino.

-Arakilen arroa:

Arakil ibaia: Arabako mugatik Altzania ibaiarekiko elkargunerainoko tartea.

-Urumearen arroa:

Añarbe ibaia: Añarbe ibaiaren eta Elama ibaiaren arteko elkargunetik Artikutzako urtegirainoko tartea.

Elama ibaia: iturburutik Añarbe ibaiarekiko elkarguneraino.

Artikutzako Finkan dauden erreka guztiak, baita Artikutzako urtegia ere.

C.-Salbuespeneko debeku tarteak.

Salmonidoen Goiko Eremuko gainerako ibaibide nagusiak eta bigarren mailakoak dira, eranskin honetako a eta b ataletan sarturik ez daudenak.

III. ERANSKINA

Amuarrainen arrantza barruti intentsiboak

2008. urterako, ondoan zerrendatzen diren ibaien tarteek Arrantza Barrutien izaera atxikiko dute:

a) Argako arrantza barruti intentsiboa, Arga ibaian.

-Akerretako zubiaren (Akerreta) eta Zokorenako presaren (Uharte) arteko sektorea. Luzera: 8,4 km.

b) Arintzanoko arrantza barruti intentsiboa, Ega ibaian.

-Arintzanoko zubiaren (Arintzano) eta Deikazteluko zentraleko presaren (Deikaztelu) arteko sektorea. Luzera: 8,1 km.

c) Asiaingo arrantza barruti intentsiboa, Arakil ibaian.

-Izun NA-7018 errepideko zubitik ibaian gora berrogeita hamar metrotik hasi eta Anozen NA-7020 errepideko zubiraino, ibaian gora. Luzera: 6,3 km.

IV. ERANSKINA

Karramarro seinaledunaren eta paduretako karramarroaren arrantza guneak

1. Paduretako karramarroaren arrantza guneak.

-Ebro ibaia: ibaibide nagusian, Nafarroa iragaten den tarte guztian; Lodosatik Arnedoko errepide nazionaleko zubia baino beherago delako ibaian ura isurtzen duten ibai adarretan; eta ureztalurretako erreten eta ubideetan, ibai horrek zeharkatzen dituen udalerrietan, betiere.

-Ega ibaia: Leringo errepide nagusiko zubitik Ebro ibaian bukatzen den arteko ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne.

-Mayor ibaia: ibai osoan eta adar guztietan.

-Arga ibaia: ibaibide guztian, Larragako zubitik Aragoi ibaian bukatzen den arte, ureztalurretako erreten eta ubideak barne direla.

-Zidacos ibaia: ibaibide guztian, ureztalurretako ubide eta erretenak barne, Puiu eta Tafallako mugatik Aragoi ibaian bukatzen den arte.

-Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera Ebrorekin bat egiten duen arte, ureztalurretako ubide eta erretenak barne.

2. Karramarro seinaledunaren arrantza barrutiak:

2.a) Gune libreak:

Aragoi ibaia: Galipentzu eta Zarrakaztelu arteko mugatik behera, Ebrorekin bat egiten duen arte.

Arga ibaia: Larragako zubitik behera, Aragoi ibaiarekin bat egiten duen arte.

Zidacos ibaia: Puiu eta Tafalla arteko mugatik behera, Aragoi ibaiarekin bat egiten duen arte.

2.b) Karramarro seinaledunaren arrantza barrutiak:

A. Asiaingo karramarro seinaledunaren barrutia, Arakil ibaian.

Tokia: Arakil ibaian, Larraun errekarekin (Irurtzun) bat egiten duenetik Asiaingo hodien zubiraino. Luzera, gutxi gorabehera: 11,5 Km.

B. Acedoko karramarro seinaledunaren barrutia, Ega ibaian.

Tokia: Ega ibaian, Arabako mugatik (Zuñiga) Antzingo ur-neurtegiraino. Gutxi gora behera 12,1 kilometro ditu. Tarte horretan galarazita dago harrapatzea trenbide zaharreko zubitik (La Berrueza aldea) La Berruezako presarainoko zatian.

C. Murietako karramarro seinaledunaren barrutia, Ega ibaian.

Tokia: Lizarra-Vitoria-Gasteiz NA-132-A errepideko zubitik (Antzin) Arbeitzako zubiraino. Luzera: 14'7 km. Tarte horren barruan galarazita dago harrapatzea Murietako pasabidetik Centroaceroko harri-lubetaraino.

D. Arinzanoko karramarro seinaledunaren barrutia, Ega ibaian.

Tokia: Lizarrako "Saltos del Ega"tik behera, Alloko Zentraleraino. Luzera: 19,2 km. Gune horren barruan galarazita dago harrapatzea Irrantzu ibaia bukatzen den lekutik behera Alloko zentraleraino. Luzera: 15,3 km.

E. Uharteko karramarro seinaledunaren barrutia, Arga ibaian.

Tokia: Akerretako zubitik Zokorenako presaraino (Uharte). Luzera, gutxi gorabehera, 8,4 kilometro.

Iragarkiaren kodea: F0902016