19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TUTERA

Tramitazioko laguntzailearen deialdia, bete gabe

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, abenduaren 10eko 1028/2008 Ebazpenaren bidez, bete gabe deklaratu ditu Tuterako Udalaren zerbitzuko tramitazioko laguntzaile (C maila) izateko 5 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia eta administrari laguntzaile (D maila) izateko 2 lanpostu huts, bata Tuterako Udalaren zerbitzuan eta bertzea Castel-Ruiz Kultur Etxea erakunde autonomoaren zerbitzuan, lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia, ez baita batere eskabiderik aurkeztu deialdian parte hartzeko. Haiek Alkatetzaren urriaren 13ko 854/2008 Ebazpenaren bidez onetsi ziren eta 2008ko 142. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 21ean.

Tuteran, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0901157