19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

TUTERA

Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 3222/2008 Ebazpena betearaztea

Tuterako Udalak, 2008ko abenduaren 22ko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen espedientera bildutako agiriak ikusita:

"Lehendabizikoa.-Betearaztea Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 3222 zk.ko Ebazpena, 2008ko ekainaren 2koa. Horrenbestez, egokia da lanposturako sarbideari dagokion zutabean OLM, hau da, oposizio lehiaketa murriztua dioten ohar guztiak ezabatzea 2007ko udal plantilla organikoan (Udalak 2007ko urriaren 26ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez onetsi eta 2007ko azaroaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean onetsi baitzen). Ohar horien ordez OL, hots, oposizio lehiaketa dioten oharrak jarriko dira.

Bigarrena.-Osoko bilkuraren erabaki hau Nafarroako Administrazio Auzitegiari jakinaraztea, baita interesdunari, Alkatetzari eta langileei ere, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Herriko etxeko iragarki oholean argitaratzeko agintzea. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, orobat.

Tuteran, 2009ko urtarrilaren 12an.-Alkatea, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0901056