19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

AIEGI

2009ko plantilla organikoa

Aiegiko Udalak 2009ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean, 2009ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aiegin, 2009ko urtarrilaren 21ean.-Alkatea, José Artiz Segura.

Iragarkiaren kodea: L0901145