19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ESKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa tasetan. Hasierako onespena

Eska-Zaraitzuko HHSen Mankomunitateko Batzarrak, 2008ko abenduaren 29an egin bilkuran, hau onetsi zuen legezko gehiengoa zuela:

2009rako aldaketa hasiera batean onestea, Hiri hondakin solidoak biltzeko zerbitzuen tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean ezarritako tasen zenbatekoan.

Aldaketa da %10 igotzea, tasa bidez etortzen diren diru-sarrerek bat egin dezaten zenbait urteren buruan zerbitzuaren kostu egiazkoarekin.

Espedientea bizilagunen eskura dago, Nabaskozeko Udaleko Idazkaritzan, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Nabaskozen, 2009ko urtarrilaren 22an.-Mankomunitateko burua, Luis Gárate Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0901318