19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TULEBRASKO ETA BARILLASKO EHIZA MANKOMUNITATEA

Ordenantza, Monteagudoko (Nafarroa) ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak duen atalean ehiza egiteko baimenaren prezio publikoa arautzen duena. Behin betiko onespena

Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak, 2008ko urriaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Monteagudoko (Nafarroa) ehiza barruti publikoan (matrikula: NA-10369) Tulebras eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak duen atalean ehiza egiteko baimenaren prezio publikoa arautzen duen ordenantza.

Iragarkia 2008ko 135. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 5ean, eta ezarritako hogeita hamar eguneko epean inork ez du espedientearen aurka erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horrenbertzez, behin betikoz onetsirik gelditu dira ordenantza eta 2008-09ko denboraldiaren hasieratik aplikatuko diren tarifak. Haien testua ondotik emanen da argitara, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Tulebrasen, 2009ko urtarrilaren 23an.-Alkate udalburua, Rafael Ayensa Pascual.

ORDENANTZA, MONTEAGUDOKO (NAFARROA) EHIZA BARRUTI PUBLIKOAN (MATRIKULA: NA-10369) TULEBRAS ETA BARILLASKO EHIZA MANKOMUNITATEAK DUEN ATALEAN EHIZA EGITEKO BAIMENAREN PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean ezarri da ordenantza honetako prezio publikoa.

2. artikulua. Monteagudoko ehiza barruti publikoan Tulebrasko eta Barillasko Ehiza Mankomunitateak duen atalean, bi udal mugapeek osatzen baitute, ehizaren erabilpen eta gozamena baimendua duten pertsona naturalak daude behartuak ordainarazpen hauetara.

3. artikulua. Bazkide txartela eta barrutiko atal horretan ehiza egiteko baimena luzatzen den unean berean sortuko da ordaintzeko betebeharra.

4. artikulua. Eskubideak ondoko tarifen arabera bilduko dira:

-Denboraldiko ehiza baimena: 85,00 euro.

-Barrutiko kide txartela, hasierakoa: 300,00 euro.

Tarifa horiek urtero eguneratuko dira Nafarroarako Kontsumorako Prezio Indizean (KPI) aitzineko ekitaldian gertatutako gorakadarekin batean, Ehiza Mankomunitateak bertze eguneratze bat ezarri ezik.

Ordainaldi bakarra dute tarifek, ehiza denboraldia hasi aitzin urtero Mankomunitateak erabakitzen dituen egunetan. Kidetza urtez urte mantenduko da, denboraldiko txartela urtero eskuraturik, eta iraungiko da urte batean eskuratzen ez bada, bidezko arrazoiak izan ezik.

5. artikulua. Gonbidapen bidezko sostengu ekarpenak urtero eginen dira eta baimena luzatu baino lehen ordainduko dira; Mankomunitateko burutzaren esku utziko da denboraldi bakoitzean haien zenbatekoa eguneratzeko ahalmena. Horretarako, aitzineko artikuluan ezarri dena izanen da irizpidea.

6. artikulua. Denboraldiko ehiza txartela eskuratzeko, barrutiko taleko kidea izan beharko da.

Barrutiaren kide berria izateko modu jarraituan erroldaturik egon beharko da Ehiza Mankomunitatea osatzen duten herrietako edozeinetan (Tulebras-Barillas), barrutiko ataleko kide izateko eskaera egin aitzineko urte osoan, gutienez.

Barrutiko ataleko kidetzak ez du denbora aldetik mugarik izanen, urtero denboraldiko ehiza txartela eskuratzen den bitartean.

Urte batean ehiza txartela eskuratzen ez bada eta horretarako bidezko arrazoi aski ez bada, ukituriko ehiztariak bertzerik gabe galduko du barrutiko ataleko kidetza, eta hurrengo urtean kidetza eskatu beharko du berriz, baita ehiza barrutiko atala erabiltzeko denboraldiko txartela ere. Mankomunitateko buruari dagokio kasu bakoitzean ezina argudiatzeko erabiltzen den arrazoia aski den baloratzea.

7. artikulua. Erabiltzaileek aldiro begiratu beharko dituzte ehizan aritzeko ezarritako arauak eta, gainera, indarra duen araudiak ezarritako baimen eta lizentzien jabe izan beharko dute.

8. artikulua. Iruzurtzat hartuko da ehizan aritzea barrutiko ataleko kidetzaren ziurtagiriak eta denboraldiko ehiza baimena eskuratu gabe, aparte utzirik ehiza arautzen duen legeriak halako egintza bati zer kalifikazio ematen dion edo urratze administratibo edo penaltzat jotzen duen.

Azken xedapen bakarra.-Ordenantza honek 2008/2009ko ehiza denboraldian hartuko du indarra eta ondorioak izanen ditu hura hasten den puntutik.

Iragarkiaren kodea: L0901214