19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, VILLAFRANCAKO, MILAGROKO ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Etxez etxeko Laguntza Zerbitzuaren (E.L.Z.) ordenantzako tasak 2009ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzarrak, 2008ko abenduaren 18an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua (E.L.Z.) emateko 2009ko ekitaldiko tasak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, espedienta jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragaten bada, espedientea behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizial ean.

Cadreitan, 2008ko urtarrilaren 22an.-Mankomunitateko burua, Engracia Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0901045