19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BIDANKOZE

2009ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, Bidankozeko Udalak, 2008ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

1.-Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,1979 izanen da.

2.-Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,5655 izanen da.

3.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %2,75 izanen da.

4.-Ondotik ematen diren portzentajeak ezartzea, denbora tarteen arabera aplikatzeko, hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ordainarazteko zerga-oinarria zehaztu beharrez:

-Urte batetik bortzera bitarteko aldia: %2,5.

-Hamar urte arteko aldia: %2,4.

-Hamabortz urte arteko aldia: %2,3.

-Hogei urte arteko aldia: %2,3.

%12ko tasa aplikatuko da.

5.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren gutxieneko kuoten gainean 1 indizea aplikatzea.

Erabaki honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra, eta haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para adaiteke, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bertzenaz, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Bidankozen, 2009ko urtarrilaren 22an.-Alkatea, María Idoya Hualde Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L0901165