19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ULTZAMA

Udalaren 2009ko ekitaldiko tasa, prezio publiko eta zergen karga-tasak. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2008ko azaroaren 5ean egin osoko bilkuran, Udalaren 2009ko zerga eta tasak onetsi zituen hasiera batez (iragarkia 2008ko 147. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, abenduaren 3an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Larraintzarren (Ultzama), 2009ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

ZERGAK

Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21

Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,45

Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %3,5

Jarduera ekonomikoak: 1,1 indizea aplikatuko da gutxieneko kuoten gainean.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

-Sorrarazteko unean, ondotik aipatzen diren portzentajeak ezarri dira lurrak duen balioaren gainean:

-Batetik bost urte artekoa: 2,4.

-Hamar urte artekoa: 2,3.

-Hamabost urte artekoa: 2,2.

-Hogei urte artekoa: 2,2.

-Urteko karga-tasa %13koa izanen da.

TASAK

1. ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1. Agiriak.

a) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak.

DINA A-4 tamainako folio bakoitzeko: 0,10 euro.

DINA A-3 tamainako folio bakoitzeko: 0,15 euro.

DINA A-4 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,20 euro.

DINA A-3 tamainako kopia bi aldeetatik: 0,30 euro.

b) Agiriak egiaztatzea.

Egiaztatze bakoitza: euro bat.

2-20 egiaztatze, bakoitzeko: 0,60 euro.

21 egiaztatze baino gehiago, bakoitzeko: 0,50 euro.

c) Lurzatien zedulak, bakoitzeko: 1,20 euro.

d) Faxak bidaltzea.

DINA A-4ko tamainako folioa: 0,15 euro.

DINA A-3ko tamainako folioa: 0,20 euro.

2. Ziurtagiriak.

Udalaren datu-base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiria: euro bat.

Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agirien ziurtagiriak: 4 euro.

Aldez aurretik txostena behar duen ziurtagiria: 15 euro.

3. Arma txartelen tramitazioa.

Arma txartel batengatik: 5,20 euro.

4 arma txartelengatik: 10,40 euro.

5 arma txartelengatik: 10,40 euro.

4. Irekitzeko lizentzia, titulartasuna aldatzeagatik: 9,80 euro.

5. Ahalmenak askiestea.

Askieste bakoitza: 6,25 euro.

6. Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

Ordenantzak, ale bakoitza: 11 euro.

Aurrekontuak, ale bakoitza: 11 euro.

7. Txostenak egiteagatik eta galderak erantzuteagatik, hirigintzari buruzkoak izan ezik: 11 euro.

2. ORDENANTZA FISKALA, INGURUMENA BABESTE ALDERA KONTROLATU BEHARREKO JARDUERA SAILKATUETARAKO ETA JARDUERA KALTEGABEETARAKO BAIMENAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea.

Jarduerarako lizentzia eta jarduerarako lizentziaren berrikuspena.

Jarduera sailkaturako lizentzia bakoitza: 624 euro.

Jarduera kaltegaberako lizentzia bakoitza: 208 euro.

II. epigrafea.

Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa.

Irekitzeko lizentzia bakoitza. Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 250 euro gutxienez eta 720 euro gehienez.

III. epigrafea.

Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, munta handiko lanak egin ondoren, haiek egiaztatu behar direnean edo baimena behar dutenean jarduera aldatu, birkalifikatu, eskuz aldatu edo titularra aldatzeko.

A) Jarduera ekonomikoen gaineko urteko kuotaren %70 ordaindu beharko da; betiere, 260 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez.

B) Berriz ere kalifikatzeagatik edo sailkapena aldatzeagatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren arteko aldea ordainduko da, eta gutxienez 260 euro.

C) Negozioaren titulartasuna aldatu, laga edo eskualdatzeagatik, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren kuotaren %70 ordainduko da; betiere, 260 euro gutxienez eta 748,8 euro gehienez. Salbuespena da eskabidea sei hilabeteko epean egitea aurreko titularrari Udalak lizentzia ematen dionetik hasita, orduan 260 euro ordainduko baita.

3. ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN KIROL INSTALAZIOAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifak

1.-Instalazio guztiak erabiltzeko abonamendua: 62,40 euro urtean.

Deskontuak:

Familiako bigarren kideagatik: %10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

2.-Udalak kudeatzen duen igerileku estali gabea.

a) Denboraldiko abonamendua:

5 urte bitarte: dohainik.

Haurrak (5-16 urte): 31,20 euro.

Helduak: 46,80 euro.

Erretirodunak: 20,80 euro.

Deskontuak:

Familiako bigarren kideagatik: %10.

Familiako hirugarren kideagatik eta hurrengoengatik: %20.

b) Eguneko sarrerak.

5 urte bitarte: dohainik.

Haurrak (5-16 urte): 5,20 euro.

Helduak: 7,30 euro.

Erretirodunak: 5,20 euro.

c) Talde antolatuen sarrerak:

10 laguneko taldeak:

Haurrak (16 urte bitarte): 20,80 euro.

Helduak: 36,40 euro.

20 laguneko taldeak:

Haurrak (16 urte bitarte): 37,45 euro.

Helduak: 68,65 euro.

3.-Igeriketa ikastaroak.

a) Helduendako igeriketa ikastaroak (16 urtetik gora): 25,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

b) Haurrendako igeriketa ikastaroak (5 urtetik 16ra bitarte): 20,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

c) Erretirodunendako igeriketa ikastaroak: 15,00 euro, lagun eta ikastaro bakoitzeko.

4.-Futbol zelaia.

a) Ordu eta erdiko alokairua: 46,80 euro.

%50eko deskontua hurrengo ordu eta erdian alokatuz gero.

b) Ordu eta erdiko alokairua (lehiaketa): 20,80 euro.

c) Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 20,80 euro.

5.-Pilotalekua.

a) Abonatuak:

Argia, ordubete: 5,50 euro.

b) Abonatu gabeak:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 16,50 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 11,00 euro.

c) Abonatuak ez abonatuekin:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 14,3 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 8,80 euro.

d) Profesionalen, taldeen eta eskolen entrenamenduak:

Kantxa, argiarekin, ordubete: 19,80 euro.

Kantxa, argirik gabe, ordubete: 16,50 euro.

6 lagunetik goiti taldetzat hartuko da.

6.-Kiroldegia, taldeentzat.

-Alokairua, ordubete: 27,50 euro.

-Argiak: Ordubetea: 5,50 euro.

%50eko deskontua, bigarren ordua alokatuz gero.

-Alokairua, ordubete, lehiaketa baterako izanez gero: 22,00 euro.

-Talde antolatuendako alokairua (kanpaldiak, txangoak etab.): 18,70 euro.

7.-Kirolez kanpoko jarduerengatik eta ikuskizunengatik:

a) Ikusleei sarrera kobratzen bazaie eta/edo ostatu zerbitzurik bada, jarduera eta egun bakoitzeko: 1.320,00 euro.

b) Ikusleei sarrerarik kobratzen ez bazaie, jarduera eta egun bakoitzeko: 330,00 euro.

c) Kirolez kanpoko erabilerengatik, ikuslerik gabe: 330,00 euro egunean.

Oharra: 600,00 euroko fiantza eskatuko da.

4. ORDENANTZA, UDALAREN BASKULA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Eranskina

A) Pisaldi bakoitza:

0tik 10 tonaraino: euro bat.

0tik 20 tonaraino: 1,60 euro.

20 tonatik gora: 2,20 euro.

B) Urteko txartel magnetikoa erostea:

Txartel 1etik 4 txartelera bitarte: 165,00 euro.

5 txarteletik gora, bakoitzeko: 33,00 euro.

C) Txartelaren ale bikoiztua, jatorrizkoa hondatu edo galtzearen ondorioz emana: 33,00 euro.

5. ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO JARDUERAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Tarifen eranskina

I. epigrafea. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

1.1. Lurzatiketa lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 62,4 euro.

1.2. Bizitegietako eraikinak zaharberritzeko obra lizentziak: tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,10.

1.3. Obra lizentziak, eraitsi, eraiki, zaharberritu, instalazioak egin eta lizentzia behar duten gainerako egintzetarako: tasa honen kuota kalkulatzeko, 8. artikuluan xedatutakoari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuko zaio: %0,50.

1.4. Lizentziak, eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik: eraikinak lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteagatik: 208 euro.

1.5. Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak: lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak: 156 euro.

II. epigrafea. Hirigintzako kontsultei erantzutea.

-Hirigintza arloko galderei erantzuteagatik: 52 euro.

-Txostenak egiteagatik: 20,80 euro.

Zehazturiko artikuluek eta tarifen eranskinek ordenantzetan agertzen zirenak ordeztuko dituzte, lehenagoko horiek indarrik gabe geldituko baitira hemen azaldutakoei aurka egiten dieten guztian.

Iragarkiaren kodea: L0901098