19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRONKARI

Hirigintzako Udal Planeko 6. aldaketa (egiturazkoa). Hasierako onespena

Erronkariko Udalak, 2008ko abenduaren 23an egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Erronkariko Hirigintzako Udal Planeko 6. aldaketa, antolamendu egiturazko eta xehakatuko determinazioei dagokiena. 7. poligonoko U.E.-17 unitateko 77. lurzatia eta 78.a ukitzen ditu, San Juan auzoan, eta Javier Viscarret Idoate jaunak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan 79.2 artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraikiz.

Erronkarin, 2008ko abenduaren 29an.-Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0901177