19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRONKARI

2009rako ordenantza fiskalak eta karga-tasak

Erronkariko Udalak, 2008ko abenduaren 23an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen aho batez:

1. Aldaketa hasiera batean onestea 3. ordenantza fiskalean, Ur horniduraren tasa arautzen duen hartan.

2. Aldaketa hasiera batean onestea tarifen eranskinetan, baita karga-tasen eranskinetan ere, ordenantza fiskal hauei dagokienez:

4. ordenantza fiskala, estolderia zerbitzuaren tasa eta hondakin-uren arazketarena arautzen dituena.

10. ordenantza fiskala, luxuzko gastuen gaineko zerga arautzen duena.

14. ordenantza, Udal hilerriaren erabilera eta hilobien kontzesio tasak arautzen dituena.

17. ordenantza fiskala, lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

18. ordenantza fiskala, jarduera lizentzien tasak, establezimenduak ireki eta eskualdatzeko tasak eta legezko nahiz erregelamenduzko xedapenetan, ordenantzetan eta udal erabakietan aurreikusten diren ikustaldiak eta txostenak egiteko tasak arautzen dituena.

Orobat 16. artikulua (tarifak) 13. ordenantzarena, Gizarte arazoengatik norbanako edo familiei ostatu emateko zerbitzua arautzen duen ordenantza baita.

3. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Foru Legearen 154. artikuluan xedatutakoa aplikatuz, "1,32" indizea ezartzea, jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetako kuoten gainean.

4. Karga-tasa aldatzea lurraldearen gaineko kontribuziorako, honela geldituko baita:

-Hirilurreko ondasunen gainean: 0,3664

-Landalurreko ondasunen gainean: %0,800.

5. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau ezartzeko: %3,34.

6. Hirilurren balio igoeraren gaineko zergaren karga-tasa aldatzea, honako hau izanen baita: %12,45 urte-tarte guztietan.

7. Erabaki honen 1 eta 2. puntuetan aipatu diren ordenantzei buruzko espedienteak jendaurrean edukitzea 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Aipatu epea alegaziorik gabe iraganda, ordenantzak behin betiko onetsitzat joko dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

8. Ohartaraztea ezen erabaki honen gainerako puntuetan jasotako erabakien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daitekeela, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo bertzenaz Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erronkarin, 2008ko abenduaren 29an.-Alkatea, Agapito Boj Gárate.

Iragarkiaren kodea: L0900855