19. ALDIZKARIA - 2009ko otsailaren 13a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GARES

Ordenantza fiskaletako aldaketak eta tasen eta prezio publikoen finkapena 2009ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2008ko abenduaren 23an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuarekin bat, honako erabaki hau hartu zuen, aho batez:

1. 2009ko ekitaldirako, ondotik aipatzen diren karga tasak eta ponderazio indizeak ezartzea, udal zergei, tasei eta prezio publikoei dagokienez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizial ean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Arauzko epean eta moduan erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betikoz onetsitzat hartuko da.

Garesen, 2009ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, Feliciano Velez Medrano.

Iragarkiaren kodea: L0901176